Zeelanda berriak milioiak bideratuko ditu gazteek maitasun-banaketak gainditu ditzaten

Zeelanda berriak milioiak bideratuko ditu gazteek maitasun-banaketak gainditu ditzaten Nerabea bazara, bihotz hautsia sendatzea erraza da Zeelanda Berrian. Milioiak bideratuko dira maitasun-banaketak nola kudeatu behar diren gazteei erakusteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zeelanda-berriak-milioika-diru-laguntza-bideratuko-ditu-gazteek-maitasun-banaketak-gainditzeko/@@download/image/naturaleza-muerta-concepto-traicion.jpg
2023/04/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Nerabea bazara, bihotz hautsia sendatzea erraza da Zeelanda Berrian. Milioiak bideratuko dira maitasun-banaketak nola kudeatu behar diren gazteei erakusteko.
Zeelanda berriak milioiak bideratuko ditu gazteek maitasun-banaketak gainditu ditzaten

Honen helburua ez da guztiz altruista. Azken xedea "harreman seguru, baikor eta berdinak sustatzea" da. "Mina ematen duten arrazoibideetatik at". Egitasmoaren izena Love Better (hobeto maitatu) da. 

Gobernuaren esanetan, Love Better kanpaina prebentzio kanpaina bat da. Gazteak hezi nahi dira, epe luzera jarrera baikorrak garatu ditzaten, eta bizitzak ekarriko dizkien minak kudeatzen ikasi dezaten.

Love Better gazteei zuzenduta badago ere, haratago joan nahi du. Gizartean, oro har, harreman seguru, baikor eta berdinak sustatu nahi ditu. Alabaina, Nerabe eta gazteei zuzentzen zaie garai hau izan ohi delako lehen harremanak sortzen diren garaia, lehen maitasunak, lehen banaketak, sexua... guztia ikaskuntza bat da. 

Kanpaina hau sortzeko datu objektiboetan oinarritu dira. Zeelanda Berriko gazteen %68ak dio maitasun-banaketetan esperientzia txarra izan dutela eta behar baino gehiago sufritu dutela. Horregatik, norbere buruari min ematera iritsi dira asko, beste batzuk depresioan sartu dira, drogak kontsumitzen hasi, arriskuzkoak diren jarrera sexualak burutu, jokabide jeloskorrak garatu... baita besteak jazartzera iritsi ere. Hau guztiagatik, gobernuak bere gazteei babesa eskaini nahi izan die Love Better kanpainarekin. 

Horretarako 6,4 milioi dolar zeelandaberritar bideratuko dira eta 12-24 urte bitarteko gazteei zuzenduko zaie. Kanpaina fase ezberdinetan banatuko da eta gazteei euren sentimenduen jabe bihurtzeko eskatuko die.