Zeelanda Berriak, itsasoz, bizirik dauden animaliak esportatzea debekatu du

Zeelanda Berriak, itsasoz, bizirik dauden animaliak esportatzea debekatu du Debekatua 2023ko apiriletik aurrera jarriko da indarrean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zeelanda-berriak-itsasoz-bizirik-dauden-animaliak-esportatzea-debekatu-du/@@download/image/0dff83ce-345c-4286-9f68-d7dc3109a9fc_16-9-aspect-ratio_default_0.jpg
2022/10/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Debekatua 2023ko apiriletik aurrera jarriko da indarrean.
Zeelanda Berriak, itsasoz, bizirik dauden animaliak esportatzea debekatu du

Animalien babesa izan da debeku hau ezartzeko arrazoia. "Zeelanda Berriaren urruntasunagatik animaliak denboraldi luzeetan egon behar izaten dira itsasoan eta horrek euren estresa areagotzen du, euren ongizatea arriskuan jarriz", adierazi du Damien OConnor nekazaritza ministroak.

Ozeaniako herrialde hau 2019an hasi zen animalia bizien esportazioko egungo legeak aztertzen. "Lege berri honek Zeelanda Berriaren ospea indartzen du kalitate altuko elikagaiak modu etiko eta seguruan ekoizten dituen herrialde bezala", esan du ministroak. 
Datu ofizialen arabera, herrialdeko esportazio guztien %0,6 izan zen animalia biziena. 2020an, 41 pertsonak galdu zuten bizia japoniar itsasertzean 6.000 behi itsasoz garraiatzen ari zirela. 

Zifrak eta arriskuak kontuan izanda herrialde ugari hasi dira distantzia luzeetan animalia bizien garraioaren inguruan hausnartzen. Australiak, adibidez, 2019tik debekatu egiten du Ekialde Ertainetik udan ardiak esportatzea. Hain justu, ekainaren 14tik irailaren 14ra bitarte, urte sasoi beroenak direlako eta animaliak asko estresatzen direlako tenperatura altuengatik.