Zeelanda berriak abortu librearen legea onartu du

Zeelanda berriak abortu librearen legea onartu du Zeelanda berriak, pandemiaren erdian, abortuaren munduko legerik erradikalena onartu du. Izan ere, lege honek abortua modu erabat librean burutzeko aukera ematen du, inolako murrizketa edo baldintzarik gabe. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zeelanda-berriak-abortu-librearen-legea-onartu-du/@@download/image/90.jpg
2020/03/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zeelanda berriak, pandemiaren erdian, abortuaren munduko legerik erradikalena onartu du. Izan ere, lege honek abortua modu erabat librean burutzeko aukera ematen du, inolako murrizketa edo baldintzarik gabe.
Zeelanda berriak abortu librearen legea onartu du

Horrela, abortua burutu nahi duten emakumeek ez dute inolako justifikaziorik eman beharko eta abortua erabat librea izango da 20. astera arte, hau da, haurdunaldiaren bosgarren hilabetera arte. Modu honetan, Zeelanda Berrikoa da abortu lege erradikalenetako bat. 

Bosgarren hilabetea ondoren, emakumeak abortatzeko eskubidea izaten jarraituko du haurra jaio bitarte, beti ere medikuen onespena baldin badu. Izan ere, bosgarren hilabetetik aurrera arriskuak ekar ditzake abortatzeak bai amarentzat eta baita umearentzat ere. 

Alabaina, lege honek sexuekin selektiboa izatea ahalbidetzen du, eta hortik etorri dira abortuaren aurkakoen kexak. Zeelanda Berriak desgaitasunen bat izan zezaketen haurren abortua, 20 aste baino gutxiago bazituen zituen fetuak, zilegi zela zioen legea deuseztatu du, hori dela eta, azken momentura arte itxaron daiteke down sindromedun haur bat abortatu ala ez erabakitzeko adibidez, beste kasu askoren artean.

Bestalde, legalki ez da fetuaren mina arinduko 20 asteren ondoren abortatzen bada. Gainera, ez da sendagileren baten esku-hartzea beharko abortu bat burutzeko. Jacinda Ardem lehen ministroaren lege honek 1977. urteko legea indargabetzen du. Lege hark zioen abortua soilik amaren osasuna arriskuan bazegoen egin zitekeela. Oraingo honetan, erabat librea izango da abortua eta erabakia emakumearen esku soilik egongo da. Zer iruditzen zaizu?