Zeelanda berria: eutanasia erreferendum bidez legeztatu duen lehen herrialdea

Baietzaren aldeko talde batek txalo artean hartu zuen erabakia pasa den ostiralean Zeelanda Berriko parlamentuaren barruan. Izan ere, aho beteko garaipena lortu du erreferendumean eutanasiak. Hiritarren %65,2ak lagundutako heriotzaren legea arautzea begi onez ikusi dute.
Legea 2021eko azaroaren 6an sartuko da indarrean Osasun Sailaren kontrolpean. 18 urtetik gorako hiritarrek edukiko dute horretarako eskubidea, beti ere sei hilabeteko bizi itxaropean soilik duten gaixotasun terminalak dituzten pertsonek. Min jasangaitza pairatu beharko dute, eta narriadura fisiko itzulezina, baina gaitasun mentalei eragiten ez diena. Heriotza lagundua bi medikuk onartua izan beharko du eta momenturen batean pertsona horretara bultzatua izan dela atzematen bada prozesua gelditu egingo litzateke.
Honela, Zeelanda Berria lagundutako heriotza erreferendum baten bidez erabakitzen duen lehen herrialdea bilakatu da; eta eutanasia despenalizatu dute herrialdeen zerrenda motzera gehitu da. Horien artean daude Herbehereak, Belgika, Luxenburgo, Suitza, Kanada, Kolonbia, Australiako Victoria estatua eta Ipar Amerikako estatu batzuk.
Eutanasiaren aurkakoek ordea adierazi zuten egun triste eta arriskutsua zela. Euren ustez, lege honetan zaurgarriena den biztanleriaren segurtasuna bermatzeko ez dago bermerik. Zaurgarrien artean ezgaitasunen bat duten pertsonak, adinekoak, antsietatea eta depresioa dutenak edo presioa ekonomikoak dituztenak aipatu dituzte. Aldiz, baietzaren aldeko kanpaina egin duten gaixo terminalentzat legeak nahikoa berme eskaintzen dituela uste dute, izan ere, gaixotasun mentalen bat duten pertsonak prozesutik kanpo geratzen dira.