Zea Mays, Bulego, Rozalen, Olatz Salvador eta Kalakan izango dira Ura Bere Bidean kontzertuan

Zea Mays, Bulego, Rozalen, Olatz Salvador eta Kalakan izango dira Ura Bere Bidean kontzertuan Urriaren 28an arituko dira, BECen, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zea-mays-bulego-rozalen-olatz-salvador-eta-kalakan-izango-dira-ura-bere-bidean-kontzertuan/@@download/image/zeamays.png
2023/01/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urriaren 28an arituko dira, BECen, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera.
Zea Mays, Bulego, Rozalen, Olatz Salvador eta Kalakan izango dira Ura Bere Bidean kontzertuan

Ura Bere Bidean kontzertuaren laugarren edizioa urriaren 28an izango da, eta aurten ere hainbat euskal musikarik euren abestiak eskainiko dituzte musika sinfonikoa oinarri. Aurten, gainera, Rozalen musikari espainiarra ere izango da emanaldian. Azkenaldian zenbait artista euskaldunekin kolaboratu du Rozalenek, Olatz Salvadorrekin eta Zea Maysekin, eta Xalbadorren heriotzean kantua ere sartu du bere azken diskoan. 

Hogei musikari edo talde arituko dira Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta: Doctor Deseo (Francis Diez), Parabellum, Delirium Tremens (Andoni Basterretxea), Urtz (Xabi Camarero), Sorotan Bele (Urbil Artola eta Gorka Sarriegi), Gozategi (Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea), Mikel Urdangarin, Gatibu (Alex Sardui eta Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora eta Piti), Anne Etchegoyen, Esne Beltza (Xabi Solano), Skakeitan (Peio Armendariz), En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Rozalen, Kalakan, Olatz Salvador, Bulego (Tom Lizarazu), Idoia, Neomak eta Süne.

Emanaldia 20:00etan hasiko da, BEC Barakaldoko erakustazokan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.