Ze plan astebururako? Gabonak!

GASTEIZ: CHAMBAO
Gasteizko Principal Antzokian izango da Chambao, ostiralean, hilak 22, 20:30ean. Flamenkoaren esentzia eta arima eta chill out-en teknika elektronikoak nahastuko ditu zuzenekoan; adi, Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarra izango da eta!
AZPEITIA: Arkupehotsak: Bullets of Misery + Ni
Bi musika talde hauen zuzenekoaz gozatzeko aukera duzu ostiralean, hilak 22, Sanagustin Kulturgunean, 23:00etan.
Ni (Mungia)
Proiektua orain urte bete sortu zuen etxeko bakardadean. "Ni" nor naizen onartu eta barrukoa askatzeko behar izan baten ondorioa da, transmisioan indar handia jarriz. "Izarrak" EPa grabatua dute. Aurten hasi dira lehen kontzertuak ematen eta ibildea egiteko asmoz datoz.
Bullets of misery (Gernika-Lumo)
Bullets of Misery 2008an eratu zen Gernika-Lumoko bost musikariren eskutik. Beti metal bortitzaren ildotik old school eta aro berriko tankerak nahasten dituzte "100% Original Rural Death" deritzan estilo pertsonala sortuz. Euskaraz abestearen aldeko beta egiten dute. "We growl in Basque!"
BILBO: Zea Mays + Sense Sal
Ostiralean, hilak 22, zita bikoitza duzu Bilboko Kafe Antzokian; ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dituzte, eta jarraian, Zea Maysen urteko azken kontzertuaz eta Sense Sal taldearen zuzenekoaz gozatzeko aukera duzu.
MUTRIKU: Libe
Libe abeslariak Bonberenea ekintzak diskoetxearekin kaleratu berri duen bere estudioko bigarren diskoa aurkeztuko du du Mutrikuko Gaztetxean, 22:30ean: Ilargia erori da. Aukera bikaina artista hau gertutik ezagutzeko!
DONOSTIA: Bainera bete itsaso
Literaktum jaialdiaren barruan, Miren Amuriza bertsolari eta sortzailearen Bainera bete itsaso album ilustratua osatzen dituzten irudiak ikusi ahal izango dira erakusketa honetan. Irudi hauek Irati Eguren ilustratzaileak egindakoak. Irudi, bideo, marrazki eta hitzen arteko jolasa da, helduei zein haurrei zuzendua. Erakusketa Tomasene Kultur Etxea (liburutegian) dago ikusgai: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30 eta larunbatak: 16:30-20:00.
AZKOITIA: Gaztemaniak kontzertua: Limboos + Urtzi Azkue & The funk Junkers
Azkoitiko Elkargunean zuzenean izango dituzu Limboos, Urtzi Azkue eta The funk Junkers; sekulako giroa 22:00etatik aurrera, eta soilik 7 euroren truke!
DONOSTIA: Katapulta
Larunbatean ez galdu Tabakaleran Katapultak antolatutako programa ederra: Euskal Herriko disziplina ezberdineetako 40 artista eta sortzaile baino gehiagok beraien lanak erakutsiko dituzte. Zuzeneko emanaldiak, proiekzioak, erakusketak, hitzaldiak, eta abar, egun osoan zehar!