Ze plan astebururako?
DONOSTIA: Feministaldia
Abenduaren 10etik 15era Feministaldia ospatuko da Tabakaleran, Plazandreok-en ekimenez, egun kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin. Aurten "okerrak" lelopean ospatuko da, foku berezia jarriaz bazterretan, besteengan, hegemoniatik ihes egiten duten horiengan. Emakume sortzaile, ekintzaile etabarrek sarri aditu behar izan dute okerretik doazela, lan eta sorkuntza okerrak egiten dituztela. Kontsultatu programa!
GASTEIZ: Cortada 2018 - Gasteizko Film Laburren Jaialdia
Cortadak abenduaren 12tik 15era ospatuko du bere 22. edizioa. Festibal honek laugarren urtez eman ditu puntuak Espainiako Zinemaren Akademiaren Goya sarietarako, eta hirugarren urtez Forqué Sarietarako. Horrek eta Cortadak estatu mailako zinema-munduan finkatu izanak berriro ere ahalbidetu dute 1.000 film labur baino gehiagok parte hartzea festibalean.
BILBO: Zine Kontari 2018
Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak eta SGAE Fundazioak ZINE KONTARI euskaraz egindako zine zikloaren laugarren edizioa hemen da! ZINE KONTARIk denboran zehar sortutako euskarazko lan zinematografikoak ezagutzera ematea du helburu. Horretarako urtero formatu eta genero ezberdinetako film labur eta luzeen aukeraketa bat egin dute.
Proiekzio guztiak euskaraz izango dira, gaztelerazko azpitituluekin aukera dagoenean.
ZUMAIA: Miss Karaoke
Oraindik ez baduzu Pez Limboren antzezlan hau ikusi, ez galdu aukera ostiralean, hilak 14, Aita Mari Antzokian, 22:00etan. Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?
ANDOAIN: 7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena
Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?
Zazpi bekatu kapitalak eta orokorrean bekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki barri bati bizia emango dute, groteskoa, basatia, gupidagabekoa.... Komeria, satira eta sarkasmoaren hizkuntzaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da. Ostiralean, hilak 14, 21:30ean, Basteron!
FITXA TEKNIKOA:
- Egilea: Atx Teatroa
- Zuzendaria: Atx Teatroa
- Musika: Zarzaparrilla
- Antzezleak: -Mirian K. Martxante -Estibaliz Villa -Aiora Sedano
GASTEIZ: MAZOKA 2018 - Gasteizko Marrazki Azoka
Abenduaren 14, 15 eta 16an egingo da Mazoka Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azokaren IV. edizioa, Montehermoso kulturgunean, eta jarduera paraleloen programa zabala eskainiko du, hiriko ekitaldi hori irudi grafikoaren eta marrazketaren inguruko kultur aisialdirako aukera izan dadin.
Aurtengo berritasunen artean, familientzako rock kontzertua, ipuin-kontalariak eta diseinatzaile zein marrazkilarientzako“barregrafia” lantegiak dituzte; horien bidez, ilustrazioak tresna hezitzaile gisa duen balioa azpimarratu nahi da bereziki.
Abenduaren 14, 15 eta 16an egingo da Mazoka Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azokaren IV. edizioa, Montehermoso kulturunean, eta jarduera paraleloen programa zabala eskainiko du, hiriko ekitaldi hori irudi grafikoaren eta marrazketaren inguruko kultur aisialdirako aukera izan dadin.
Aurtengo berritasunen artean, familientzako rock kontzertua, ipuin-kontalariak eta diseinatzaile zein marrazkilarientzako“barregrafia” lantegiak ditugu; horien bidez, ilustrazioak tresna hezitzaile gisa duen balioa azpimarratu nahi da bereziki.