Ze plan astebururako?

BILBO: BAD
Euskal sorkuntzaren eta nazioarteko konpainien presentzia azpimarragarriaren arteko kalitatezko programazio garaikidea eta orekatua izango da, Bilboko Udalak antolatzen duen BADen – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hurrengo edizioaren ezaugarri nagusia.
Urriaren 17tik 28ra izango da, eta berriro ere bete egingo ditu dagoeneko ohikoak eta Bilboko eszena berriaren erreferente diren La FuNdicIOn, Campos Antzokia eta Pabellón 6, eta baita beste espazio alternatibo batzuk ere, BilbaoArte, Errekalde Aretoa eta Bulegoa Z/B. Ezagutu EGITARAUA!
GASTEIZ: Irudika
Irudika Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionala ekitaldia urriaren 18tik 20ra egingo da Gasteizko Artium Museoan, aurten egun bat gehiago iraungo du, eta egun hori sektore paraleloei eskainiko zaie.
Irudika jaialdiak apustu egiten du nazioartekotzearen alde eta hiru gonbidatu-multzo aurkezten ditu: Alemania, Mexiko eta Italia. Euskadiko zein nazioarteko hiru azoka eta lau editorialen ordezkariek eta ilustrazio munduko bost profesionalek parte hartuko dute mahai-inguruetan, tailerretan eta bertaratuekin egingo diren hitzordu profesionaletan. Hemen duzue informazio guztia!
GETXO: Komiki Azoka
Komikien fan sutsua zara? Orduan galdu ezineko zita duzu Getxon! Urriaren 19tik 21era Getxoko Komiki Azokaren edizio berri bat egingo da eta berriz ere Areetako Geltokiko plazan izango da. Bertan penintsula osoko fanzineak, argitaletxeak, liburu-denda espezializatuak, komiki dendak eta merchandisinga bilduko dira. Publikoak azkeneko nobedadeak eskuratu ahalko ditu, bere serieak osatu, baita komiki zaharrak eta bildumazale-aleak lortu ere. Horrez gain, mota guztietako merchandising produktuak aurkituko dituzte.Hemen duzu asteburuko EGITARAUA!
PASAIA: HYSTERIA
Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan, larunbatean, hilak 20, 22:00etan, ezin duzu galdu Hysteria antzezlana! Amancay Gaztañagaren lehenengo testu originalaren aurrean aurkitzen gara. Komedia gazi-gozo honetan, “Histeria femeninoa” delako gaitz ezagunaren tratamendua behar duen emakume baten istorioa kontatzen digu.
Jagoba Astiazaranek konposatutako zuzeneko musikak eta bost aktoreek sortutako magiaren bitartez, beste mundu batetara bidaiatuko dugu, non pertsonaia ezberdinek eta baliabide teknikoek Anna O- ren gaitzaren sendabidearen bila eramango gaituzten. Sendatuko ote da Anna?
Antzerki konpainia baten entseguan aurkitzen gara. Konpainiako kideek desadostasunak izan dituzte soldata ezberdinak jasotzen dituztela konturatu direnean. Bertako aktore baten gogoetak ametsetako bidaia batetara eramango gaitu.
- Egilea: Amancay Gaztañaga
- Zuzendaria: Amancay Gaztañaga
- Aktoreak: Ainhoa Casina, Mireia Galarza, Mikel Ibarguren, Manolo Gaztañaga, Olatz Aguado, Jagoba Astiazaran.
- Musika: Jagoba Astiazaran.
- Ekoizpena: Eromen Produkzioak.
GERNIKA-LUMO: Bidehuts gaua
Larunbatean, hilak 20, bIDEhUTSeko lagunek egitarau berezia antolatu dute Astran, 21:00etan. Ekoiztetxeko zenbait taldek kontzertu berezia eskainiko dute. Bertan izango dira Audience, Mursego, Nire, Sacco, Anari eta MMátarrak, Nahas-masean, eta beste zenbait. Galduko duzu? Sarrera 10 eurotan!
BILBO: Zinemakumeak Gara!
Emakumeek Zuzenduriko Zinemaren Erakustaldiaren 23. edizioa BBK Salan izango da urriaren 15etik aurrera, eta film labur eta luze, hitzaldi eta mahai-inguruen sorta ederra eskainiko du, aurten maitasun edo amodioa izango duelarik ardatz. Zinemakumeak gara! 2018 Bilboko lehiaketak BBKren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du, eta “Simone de Beauvoir” saria emango dio Patricia Ferreira zuzendari eta gidoilariari. Gainera, jaialdian txandaka, film laburrak eta luzeak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta elkarrizketak izango dira izendatzaile komun batekin: maitasuna. Solasaldi hauetan izango dira María Tena, Andrea Momoitio, Irantzu Varela, Raquel Osborne, Kristina Zorita edo Patricia Ferreira saritua. Javier Díaz Freirek “El amor romántico” (Maitasun erromantikoa) hitzaldia emango du. Ez galdu!
IRUÑEA: Xabi Bandini
Begibakar disko berriaren lehen aurkezpena egingo du Xabi Bandinik ostiralean, hilak 19, Iruñeko Karrikirin, 20:00etan. Bere bakarkako lehen diskoa da, eta ziur gaude emaitza ezagutzeko gogoz zabiltzatela, beraz ez galdu aukera! Onena? sarreran doan! Ez galdu GAZTEZULOn egin genion elkarrizketa!