Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Prest asteburu honek dakartzan plan guztiekin betetzeko? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-90/@@download/image/galdakao-antzerkia-moko-zorrotza-estreinaldia-2018-torrezabal.jpg
2018/10/04
berria
Prest asteburu honek dakartzan plan guztiekin betetzeko?
Ze plan astebururako?

IRUÑEA: Beltza Weekend

Beltza Weekend Jaialdiaren bigarren edizioa izango da urriaren 4, 5 eta 6an, Kafe Zentralean eta Udaletxe plazan, musika taldearen: The Sick Boys, King Salami and the Cumberland 3 + The Lucilles Sweet Soul Music, SISTER COOKIE + The Beat from Palookaville, y Broken Brothers Brass Band.

Halaber, Kondestable civivoxak hartuko du Ander Iribarren argazkilariaren erakusketa eta  lantegia bat Andreu Cunill, idazlearekin eta kazetariarekin.

KONTZERTUAK

Urriak 4, osteguna. 20:30
The Sick Boys
Zentral aretoa

Urriak 5, ostirala, 21:30
King Salami and the Cumberland 3 + The Lucilles Sweet Soul Music
Zentral aretoa

Urriak 6, larunbata.
21:30: SISTER COOKIE + The Beat from Palookaville. Zentral aretoa.

13:00: Broken Brothers Brass Band. Udaletxe plazan. Second line on fire!

 

LEKEITIO: Euskal Zine Bilera 2018

Iaz 40 urte bete ostean, aurten aldaketa nabarmenak izango dituen 40+1. edizioa izango da, garai berri baten hasiera, Euskal Herrian eta euskaraz egiten den zine bileraren berrinterpretazioa. Jada historikoa den lehiaketaz gain, aurten ikus-entzunezkoen erabilera, xede eta aukera guztiak bildu nahi dira urriaren 6tik 12ra bitartean egingo den Euskal Zine Bileraren barnean. Bestalde, Aurten 24 ordukoa izango da Kameratoia, eta gazteek egun betez Lekeitio beraien kamerekin hartzea aurreikusten da. Eman begiratu bat EGITARAUARI!

PASAIA: Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak 2018

2018ko Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak ohiz kanpokoak izango dira. Herriko zenbait eragile eta artista elkartu dira ohiko ilusio eta gogoz eskaintza erakargarria prestatzeko.

Beren helburu nagusia da antzerkizaletasuna eta sormena bultzatzea, gainera eguzki-ordu gutxiago izateak udazkenean sortu ohi digun tristura-puntuari umore osasuntsu, aldarrikatzaile eta iradokitzailez aurre egitea, eta horretarako eskaintza oparoa izango dute urri guztian zehar, eta lortuko dugu Pasaia agertoki handi bat bihurtzea. Ziur EGITARAUA ikusteko gogoz utzi zaitugula!

GASTEIZ: Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia

Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 43. edizioa urriaren 5ean iritsiko da Gasteizera, bertako eta nazioarteko sorkuntzaren eta hizkuntza eszeniko berrien aldeko apustua egiten duten 32 ikuskizun eskaintzeko; horietako hiru erabateko estreinaldiak izango dira. Hemen duzue EGITARAUA!

DONOSTIA: "Izoztutako haizea bezala"

Urriak 4 eta 5: 20:00etan Tanttaka Teatroren antzezlan honen euskarazko bertsioez gozatzeko aukera duzu Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro baten hotsa entzun da. Neska bat korrika atera da farmaziatik. Bizikleta hartu eta atzera begiratu gabe eragiten die pedalei. Aitaren arnasa… Bost pausu nire ohera… Tabako-usaina. Emakume batek gomazko mahuka jarri du kotxearen ihes-hodian, eta atera itxi du. Norbaitek esan dizu arriskuan zaudela.

Poliziaren sirenak entzuten dira han urrutian. Jolas egingo dugu eskolan bezala, ea nork jasaten duen mina gehien?

Lan honekin, abusuari buruzko trilogiari amaiera ematen dio Tanttaka Teatroak; aurretik izan dira Muxua eta Giltzadun Etxea obrak. 

  • Itzulpena: Aizpea Goenaga
  • Zuzendaritza eta eszenografia: Fernando Bernués
  • Aktoreak: Nerea Elizalde, Tania Martin eta Koldo Olabarri.

GALDAKAO: "Moko zorrotza"

Txalo produkzioen proiektu berria ezagutzen? Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak dira protagonistak, eta Torrezabal kulturetxean izango dira ostiralean, 21:00etan.

Juan eta Laura. Laura eta Juan.

Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez.

Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak.

Guzti hori da Moko zorrotza.

Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Han egongo dira Patrick Swayze y Baby, inor baztertuta geratu ez dadin laguntzeko.

  • Egilea: Carles Alberola
  • Zuzendaria: Mario Hernandez
  • Itzulpena: Martin Agirre
  • Aktoreak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola

BILBO: Saio linbikoak: Eneritz Furyak

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Saio linbikoak izenburuarekin, musikaren bitartez ikus-entzuleak liburutegietara hurbildu nahi dituen literaturari, musikari eta emozioei buruzko beste topaketa bat jasoko du ostiral honetan, urriaren 5ean. Hitzordu berri honek Eneritz Furyak abeslari, konposatzaile eta artistaren partaidetza izango du.

Leku horretan ohikoa denez, saioa 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin.