Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Errutinara bueltak ez zaitzala etxean gelditzera bultzatu; irailak plan pila dakartza! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-87/@@download/image/o.jpg
2018/09/06
Errutinara bueltak ez zaitzala etxean gelditzera bultzatu; irailak plan pila dakartza!
Ze plan astebururako?

 

IRAILAK 7 (Ostirala)

Sopela: Euskal Jaiak

Beste urte batez, Sopelako Udalak hamar ekintza baino gehiagoz osaturiko egitaraua antolatu du Euskal Jaia ekimenaren edizio berria ospatzeko xedez. Jaiok euskal jaietako ohitura garrantzitsuenak biltzen dituzte: gastronomia, musika, dantzak, kirola, etab.

Programazioa, adin guztiei zuzendutakoa, irailaren 8an, larunbata, hasiko da euskal produktu onenak bilduko dituen Nekazal Azokarekin eta igandean, hilak 9, bukatuko da 18:00etan Udaletxeko plazan egingo den umeentzako disko festarekin.

Egitaraua:
8 LARUNBATA Udaletxeko plazan
  • Nekazal azoka 10:00etatik aurrera.
  • Goizean zehar Sopelako Barinatxe txistu taldeak eta Sopela Kantarik herriko kaleak alaituko dituzte.
  • 11:30 "Sopelako Udala" Pala Txapelketako Finalak. Udal pilotalekuan. Sarrera: doan.
  • 13:30 Sari Banaketa Gazta, barazki, lora eta fruta txapelketa.
  • 20:00 Antzerki, musika eta dantza ikuskizuna “Sagartu” HIKA konpainiaren eskutik. Udaletxeko berdegunean (euria izatekotan Zipiriñen).
9 IGANDEA Udaletxeko plazan
  • Goizean zehar Sopelako Panderojoleek  herriko kaleak alaituko dituzte.
  • 10:00-11:00 Sukalki Txapelketan izen-ematea. Udaletxean.
  • 11:30 Herri kirolak: Bikotekako Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Bikoteka. Udaletxeko berdegunean.
  • 12:30 Euskal dantzak Eguzkilore eta Meñakoz dantza Taldeekin.
  • 13:00-13:30 Kazolen aurkezpena.
  • 14:00 Sukalki txapelketaren sari banaketa.
  • 18:00 Umeentzako Disko festa. Udaletxeko plazan (euria izatekotan Zipiriñen).
 

Leitza: Kepa Junkera & Sorginak: "Maletak"

Ordua: 20:00 (Plazan) 

Kultur 2018 programaren baitan antolatua. Euskal artistaren Maletak izeneko lan berria freskoa eta originala da. Disko horretan, protagonista ukaezinak dira Kepa Junkerak trikitixak gordetzeko erabiltzen dituen maletak. Beti berarekin eramaten duen osagarri horrek oraingoan magia paregabea eskuratzen du, istorioz beteta baitago. 17 kantu berriek kontatzen dituzten istorioak bezalakoak dira, eta, bertan, Galizia, Aragoi, Katalunia, Euskadi edota Gaztela eta Leon bidaia poetiko eta musikal bateko etapak bilakatzen dira.

 

Urduliz: Bertso saioa: Txaber Altube + Ander Elortegi + Aitor Esteban

Bertso-triki-poteoa.

Bertsolariak: Txaber Altube, Ander Elortegi, Aitor Esteban.
Antolatzailea: Iretargi Kultur Elkartea, Urdulizko Auspokale Triki Elkartea.

 

Eibar: Bertso afaria

Ordua: 21:00 (Kantabria jatetxean) 

Bertsolariak: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi.
Gai-jartzailea: Jon Mikel Mujika.
Antolatzailea: Eta Kitto! Euskara Elkartea.

 

Donostia:  Bertso-jaialdia

Ordua: 22:00 (Trinitate Plazan) 

Bertsolariak: Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Jone Uria Albizuri, Iker Zubeldia.
Gai-jartzailea: Unai Elizasu.

 

Dulantzi: KO Etiliko+ Gatillazo

Ordua: 00:00 (Herriko enparantzan) 

 

Ordizia:  Bertso ekitaldi berezia

Ordua: 20:00 (Herri Antzokia) 

"Kafkaren aulkia" emanaldia.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Jon Maia.
Parte hartzaileak: Pello Ramirez, Patxi Zubizarreta. 

 

Lekeitio:  Sustrajah Band+ Skakeitan + Tremenda Jauria

Ordua: 23:30 (Plazan) 

San Antolinak 2018 festen barruan antolatu dituzten kontzertuak.

 

Elorrio:  Zea Mays+ Koban

(Argazkia: Galder Izagirre)
Ordua: 23:00 (Plazan) 

Elorrioko Jaien egitarau barruan antolatu duten kontzertu berezia.

 

IRAILAK 8 (larunbata)

BAIONA: 'TernUara joan-etorria' filma

Caroline Richter-Bonini-ren "Ternuara joan-etorria" filmaren proiekzioa.

 

Lezama: En Tol Sarmiento, Rayden eta Ozen

Ordua: 23:00 (Plazan)

En Tol Sarmiento, Rayden eta Ozen.

 

Sopela: 'Sagartu'

Ordua: 13:00 (HIKA teatroa) 

GAZTEZULOn martxoko zenbakian Labean atalean gure protagonistak izan ziren . Ez ahaztu Kioskoan eskuratu eta erreportajea irakurtzeaz! Sagarra da sormen-iturriaren abiapuntua dantza eta teatroa uztartzen duen ikuskizun honetan. Sagar kultura itzal luzea izan du gure herrian. Sagarra tentazioa da. Sagardotegiaren mamia. Gosea baretzen du eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Horrela, sagarrak dantza egiten du eta ikuskizun ikusgarri bihurtu da. Alde batetik, Hika teatro taldearen sormen begiratua eta bestaldetik, Oinkari dantza taldearen oin arin berriztuak. Bi kabi energia handia darion ikuskari handi bat altxatzeko. Festa batean hasi eta festa batean amaitzeko moduan ibiliko gara, umorez, alaitasunez eta bizi-bizi.

Bermeo:  TEN & SUN FLOWER SEED + HUNTZA

Bermeoko jaiak 2018: Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak.

Sara:  WILLIS DRUMMOND

Ordua: 21:00 (Plazan) 

 

 

IRAILAK 9 (igandea)

Elorrio: Sonakay

Ordua: 19:30 (Plazan) 

Elorrioko Jaiak: Ferixa Nausikoak 2018. Got Talent 2018 saio ezagunean, Mikel Laboaren Txoria txori kantaren bertsio flamenkoa abestu ostean, sekulako arrakasta lortu du taldeak. Abesti horren moldaketa disko berrian jasoko badute ere, ez da euskal musikaren erreferentzia bakarra izango, Benito Lertxundiren Loretxoa eta Urkoren Lehenengo ikasgaia abestiak ere bilduma horren osagarri bilakatuko baitira. Euskal abesti ezagunei flamenko ukitua txertatzea maniobra arriskutsua denik ez duzu ukatuko. Baina Sonakay taldekoek, hitzez-hitz ezagutzen ditugun melodia horiei ukitu fresko eta urratzaile batez bustitzea lortu dute inongo ezbairik gabe.

 

Arrasate: Olatz Salvador

Ordua: 20:00 (Kulturarte) 

Zintzilik izeneko bere lehen diskoa aurkeztu du Olatz Salvador musikari donostiarrak. Skakeitan taldean hasi zuen bere musikari ibilbidea Salvadorrek eta duela lau urte inguru hasi zen bakarlari gisa.  Proiektu honekin zapaldutako oholtzetan bera bakarrik ikustera ohitu garen arren, oraingoan pauso bat haratago joan nahi izan du eta musikari paregabeekin abiatu du bidaia berri hau: Julen Idigoras, Borja Anton eta Jagoba Salvadorekin batera, ordura arte biluzik zeuden kantak janztera ausartu da, atmosfera berriei bide emanez

 

Bilbo:  TOR MAGOA: "HATOR MAGIARA"

Eszena Kalera 2018 zikloaren barruan.  Familia osoak gozatzeko moduko emanaldia da: umorea eta parte hartzea magiaren eskutik doazen antzezpenak.