Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Oraindik ez da Aste Nagusien garaia amaitu, amaierako traka falta da! Hemen datoz Bilboko jaiak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-84/@@download/image/MARIJAIA-3_2.jpg
2018/08/14
Oraindik ez da Aste Nagusien garaia amaitu, amaierako traka falta da! Hemen datoz Bilboko jaiak!
Ze plan astebururako?

BILBO: ASTE NAGUSIA

Bai, iritsi da unea, eta hemen da Marijaia berriro! Oso abila izan beharko duzu programatutako 400 jarduerez gozatzeko asmoa baduzu; hasi beraz aste osoko festa antolatzen! Musika, antzerkia, Txikigunea, folklorea, su artifizialak... Gatibu, David DeMaría, Bilboko Udal Banda + Doctor Deseo, La Pegatina, Máxima FM, Santiago Auseron + Sexy Sadie, Skakeitan + Vendetta, Máxima FM eta Sebastian Yatra... zein izango da zure plana? Begiratu EGITARAUA!

 

LAUDIO: Freshcool

Tio Teronen Semeak ez dira uda guztian geldirik egon, eta ostegun honetan, hilak 16, Laudion topatuko dituzu dantzan.

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela.

FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta bihurrikeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere. Galduko duzu?

 

DONOSTIA: Niña Coyote eta Chico Tornado + MICE

Donostian amaitzera doaz festak, baina oraindik plater nagusia dastatu gabe zaude! Ostegunean hurbildu Flamenkara eta gozatu Niña Coyote eta Chico Tornado + MICEren zuzenekoez; eta gogoratu, ostiralean Vendetta eta larunbatean Belako izango dira taula gainean!

 

AZKOITIA: Zea Mays

Asteburu musikala dugu aurretik, dudarik gabe. Azkoitian, Zea Mays taldeak plaza girotuko du gauez. Beren zortzigarren diskoa Harro zuzenean ezagutu eta taldearen abesti mitikoak kantatzeko ezinbesteko zita. Abuztuak 16, 23:30ean. Animatu!

Argazkilaria: Galder Izagirre

 

IRUÑEA: Harresiak dantzan

Adi planari: musika eta dantza bertikaleko ikuskizunak harresietako horma-atala agertoki gisa erabilita. Polita, ezta? Iruñean, ostiralean, hilak 17, sekulako ikuskizunaz gozatzeko aukera duzu:

  • LINEA dARIA: Le vie del sale
  • BANDA: Up
  • DJ NETANYAHU

 

DONOSTIA: DJ Gazteen III. Erakustaldia

Azken Aste Nagusietan izandako harrera ikusita, Kursaaleko terrazetan aurrera eraman zuen esperientzia errepikatzea erabaki dute. Horrela, abuztuaren 11tik 18ra gaueko 23:30ean eta ezagunagoak diren DJeen telonero moduan, 16 eta 30 urte bitarteko Donostiar Djei euren saioak eskaintzeko abagunea ematen zaie.

Hona hemen Kursaaleko terrazetan izango diren DJ-en emanaldiak:

  • Abuztuak 11 BIGGO
  • Abuztuak 12 PERU RUBIO
  • Abuztuak 13 TELMO ESNAOLA
  • Abuztuak 14 D. CHOREZ
  • Abuztuak 15 MEDD RYLES
  • Abuztuak 16 ETHEREALZ
  • Abuztuak 17 VASKE
  • Abuztuak 18 JAVI BUJEDA