Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Aste Nagusi Pirata
Abuztuak 11tik 18ra bitarte, Donostian sekulako giroa egongo da. Donostiako Piratek egitarau oparoa antolatu dute; Larunbateko abordaiarekin hasita, egun osoko jarduerak egingo dituzte, eta gauero, ondo amaitzeko, kontzertutzarrak egongo dira Flamenkan: Fan&Go, The Capaces, Skakeitan, Ezetaerre, Krii Kolektiboa, Mad Muasel, Niña Coyote eta Chico Tornado, Mice, Olatz Salvador, Serrulla, Belako... AUKERATU ZURE PLANA HEMEN!
GASTEIZ: Doctor Deseo
Badatoz Gasteizko jaien azken orduak, eta festa ondo amaitzeko, zer hobe Doctor Deseoren zuzenekoaz gozatzea baino? Ostegunean, hilak 9, txosnagunean topatuko duzue, 01:00etan!
ZUMAIA: Meeting Point
Ertza dantza taldearen Meeting Point lanak jendea topatzen den toki horietaz mintzatzen da, gurutzatu behar diren "putzuez" eta pasatzen utzi behar den denboraz. Aurten MAX SARIA irabazi zuten kale ikuskizun onenari. Interesa duzu, ezta? Ostegunean, hilak 9, doan eskainiko dute Odietan, 20:00etan.
GORLIZ: Gure Zirkua
Zirku ibiltaria izateaz gain, zirkuko euskal artistentzako topagunea! Hainbat diziplinatako euskal artistek lan egin ahal izateko zirku bat! Herriz herri ibiltzeko aukera emango du GURE ZIRKUAk. Aste guztian zehar izango duzue zirkuaz gozatzeko aukera: GURE ZIRKUA ORDUTEGIA ETA SARRERAK.
ASPARRENA: Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren Jaialdia 2018
Araia-Asparreneko Umorezko Antzerki Jaialdiak, berriz ere, zirraraz eta barre algaraz beteko ditu udako oholtzak, hogeita laugarren aldia izango duen honetan. Araia-Asparrena izango da berriz ere programazioaren erdigunea, abuztuaren 11tik eta 15era bitartean.
Abuztuak 11
- 13:30 Amico on the beach
- 18:00 eta 21:00 L'entresort
- 20:00 Babo royal
- 22:30 Pss pss
Abuztuak 12
- 13:30 Chef nature
- 18:00 eta 21:00 L'entresort
- 20:00 Sefiní
- 22:30 Sherezade eta tipularen azalak
BAIONA: SOKA
Kalea edo plaza pertsonen arteko elkargunea da. Soka ere bi euskal sortzaile garaikideren elkarketaren fruitua da: Jon Maya eta Pantxika Telleria. Dantza herrikoi eta garaikideen arteko ikerketa lan mamitsu baten bidez, Euskal Herrian hain arrakastatsuak diren Soka dantza edo soka moduan egindako dantzak landu dituzte. Lan horretatik bost dantzari eta perkusio jotzaile batentzako pieza bat sortu dute. Ostiralean, hilak 10, Baionan izango dira dantzan!
DONOSTIA: Italiarra Argelen
Zer ari da emakume italiar bat mendebalde kristauarekin gerran dagoen Aljer horretan? Rossinik “mairuaren” herrialdean dagoen neskatila italiar pertxenta baten istorio xelebrea eta umoretsua kontatuko digu Musika Hamabostaldiaren barruan. Opera bat ikustera ausartuko zara? Ziur ez zarela damutuko! Zita hilak 11 edo 13an duzu, 19:00etan, Kursaalen. Animatu, barre galantak botako dituzu!