Ze plan astebururako?

VILLABONA: Liher eta Bihozkada
Uztailak 26, osteguna, Villabonako Errebote plazan topatuko dituzu Liher eta Bihozkada taldeak, zuzenekoa eskaintzen gauerditik aurrera. Asteburua ganoraz hasteko plan bikaina!
BAIONA: Besta Alternatiboak
Baionan sekulako festa antolatu dute asteburuan; Patxa plazan egunero izango duzu plana, baina guk ostegunekoa gomendatzen dizugu; bertan izango dira Willis Drummond taldeko musikariak 20:00etan, musika onenarekin!
MUNDAKA: Mundaka Festival
Ostiralean, hilak 27, hurbildu Mundakako hondartza ingurura; urtero bezala, bertan egongo da Mundaka Festivaleko itsas-festa. 20:00etatik aurrera, Copernicus Dreams, Depedro, Fink eta !!! zoroek sekulako giroa sortuko dute, ziur!
PLENTZIA: Mikrofilm Short Festival
Uztailaren 27tik 28ra, Mikrofilm Short Festival jaialdiaren zazpigarren edizioa egingo dute Plentzian. Bestelako plan bat egitera animatuko zara?
UZTAILAK 27
- 21:00 – KIMU Txalaparta
- 21:45 – Kontzertua: 1923, UN DRAMA EN BILBAO
- 22:30 – Film laburren emanaldia I
- 00:00 – Mikroshow: EL ACOMODADOR
- 00:25 – Sermón (Sor Juana Lor)
- 00:30 – Video-mapping (Mario Jiménez)
- 01:00 – Kontzertua: RAFA RUEDA
UZTAILAK 28
- 20:00 – Kontzertua: BILBAO LINDY BAND COLLECTIVE
- 22:20 – CRÓNICA NEGRA
- 22:30 – Film laburren emanaldia II
- 00:00 – MIKROEXPRESS
- 00:30 – Sari banaketa
- 01:00 – Video-mapping (Mario Jiménez)
- 01:20 – Musika: Dj
GASTEIZ: Kortezarra
Uztailaren 26tik 28ra! Film laburrak ikusi eta terraza batean egon baino plan hoberik duzu? Horixe proposatzen du Korterraza film laburren jaialdiak, aurtengo udan bederatzigarren edizioa beteko duenak. Beti bezala, Artiumen! Bota begiratu bat egitarauari!