Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Badirudi argi izpi bat agertu dela zeruan... ez galdu ondo pasatzeko aukera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-74/@@download/image/intro.jpg
2018/06/06
berria
Badirudi argi izpi bat agertu dela zeruan... ez galdu ondo pasatzeko aukera!
Ze plan astebururako?

ARRASATE: El_Txef_A

Aitor Etxebarria El_Txef_A Djak disko berria aurkeztuko du: Gernika. Markak. Emanaldia Amaia Antzokian izango da, ekainaren 7an 22:00etan. Onena? Erabat doan izango da! Ez galdu!

 

 

 

GASTEIZ: KaldeArte

Ekainaren 8tik 10era hiriko erdialdeko kaleetan, plazetan, parkeetan eta txokoetan sekulako antzerki festa antolatu dute Gasteizen! Kaldearte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiak formatu ezberdinetako ikuskizunak biltzen ditu, euskaraz zein gaztelaniaz adin orotako ikusleei zuzenduak, eta diziplina askotarikoak, antzerkitik hasita dantzaraino. Ez galdu!

 

DONOSTIA: Nothing Box & Lunatic Catz

Donostiako Kutxa Kultur Kluban kontzertu bikoitzaz gozatzeko aukera duzu ostiralean, hilak 8, 20:00etan. Bertan izango dira Nothing Box eta Lunatic Catz taldeak zuzenean. Emanaldia doakoa da, beraz plan ekonomiko zein erakargarria duzu!

BASAURI: Izaro

Abeslari mallabiarra Basauriko Social Antzokian topatuko duzu ostiral honetan, hilak 8, 20:30tan. 12 euroren truke, Izaroren unibertso musikalean barneratzeko aukera duzu; zeren zain zaude?

 

BILBO: Antzerkialdia

Antzerkiaren asteburua da! Gasteizen antzera Bilbo ere aktorez beteko da. Antzerkialdia Bilboko Campos Eliseos Antzokian burutuko da, ekainaren 8, 9 eta 10ean. Gune honetan egiten den euskal antzerkiko lehen erakustaldia dugu. Helduentzako obra bi taularatuko dira, euskaraz bata, gaztelaniaz bestea, eta keinu bidezko antzerki obra bat ere, ikusle gaztetxoenentzako. Txalo Produkzioen Etxeko saltsak antzezlana ikusteko aukera paregabea!

 

IRUÑEA: Musika Martxan

Musika martxan programaren lehenengo kontzertua ostiral honetan hasiko da, hilak 8. Rock, pop, indie, rap, techno, heavy, metal, elektronikoa, punk, soul, funk, reggae, jazz edo beste edozein musika estilo entzuteko aukera izango duzu ekainean zehar: hilaren 8an, Sanduzelaiko Civivoxeko plazan; 15ean, Iturramako Civivoxeko plazan; eta 22an, Gaztediaren Etxeko Gaztediaren Etxea kalean zikloaren barnean, Sarasate pasealekuan kokatutako agertokian.

Parte hartzen duten talde eta bakarlariek Ziudadelan joko dute ekainaren 29an, jende gazteari zuzendutako ekitaldi batean. Ondo pasa!