Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Ba ez, oraindik ez dugu eguzkia ikusiko... baina primeran pasa dezakegu egun hauetarako plan sortarekin! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-73/@@download/image/asteburua.jpg
2018/05/31
berria
Ba ez, oraindik ez dugu eguzkia ikusiko... baina primeran pasa dezakegu egun hauetarako plan sortarekin!
Ze plan astebururako?

GASTEIZ: Dantza Sarean

Ekainaren 1etik ekainaren 3ra, hau da, asteburuan zehar, Gasteiz dantzan jarriko da, dantza garaikideko Dantza Sarean zikloaren lehen edizioa egingo dute eta Félix Petite antzokian. Zikloaren barruan lau lan proposatutako dituzte:

EKAINAK 1

  • Anezka dantza gazte konpainiaren Revolution lehen lanaren aurkezpena eta estreinaldia, ekainaren 1ean.
  • Eva Guerreroren El fin de las cosas ekoizpena, Garazi Lopez Armentia eta Aritz López dantzarien eskutik, ekainaren 1ean.

EKAINAK 2

  • Larrua proiektuaren Baserri lana, euskal eta gasteiztar dantzarien eskutik, ekainaren 2an.

EKAINAK 3

  • Date Danza taldearen Akari lanaren 2 emanaldi, ekainaren 3an, 1 eta 3 urte bitarteko umeentzat.

 

EIBAR: EzDok Fest

Berri Txarrak izango da Eibarko EzDok Fest jaialdiaren kartelburua. Ekainaren 1ean eta 2an, ostirala eta larunbata, egingo da jaialdiaren lehen edizioa, Unbe kirol eremuan. 

Horrez gain, maila handiko beste hainbat taldek ere hartuko dute parte; besteak beste, Belako, Toundra, Viva Belgrado, Dead Bronco edota Kokein bandak ere igoko dira agertokira. 

Hala, ekainaren 1ean, Toundra, Belako, Nerabe, Joseba B. Lenoir, Dead Bronco, Jardin de la Croix, Viva Belgrado eta Vulk igoko dira agertokira.

Ekainaren 2an, berriz, Berri Txarrak, Comité Electrico, Doblecapa, Mud Candies, The Soulbreaker Company, Melange, Kokein, Futuro Terror, Biznaga eta Cuchillo de Fuego taldeen txanda izango da.

 

ZUMAIA: Zazpi senideko

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura bat.dolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak. Ez galdu Artedramaren antzezlana ostiralean, hilak 1, 22:00etan, Aita Mari Antzokian!

Konpainiak: Axut!, ArteDrama, Le Petit Théâtre de Pain

  • Zuzendaria : Ander Lipus
  • Aktoreak : Ximun Fuchs, Manex Fuchs
  • Testigantzak : Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet

 

BILBO: Xoel López + Olatz Salvador

Ostiralean, hilak 1, Stage Live eszenatokia partekatuko dute Xoel López eta Olatz Salvador abeslariek. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 19 euro balio ditu. Ez galdu!

 

URRETXU: Kalegorrian

Asteburua borobiltzeko, hurbildu zaitez igandean Urretxura; bertan, kontzertu ederra eskainiko dute 12:00etatik aurrera Santa Barbaran. Urretxu-Zumarragako kolektibo kulturala da Kalegorrian, eta urtero, izen bereko jaialdi txiki baina erakargarria ondu ohi du Santa Barbaran. Aurten, jaialdia egun bakarrekoa izango da (ekainak 3); emanaldiak eguerdian hasiko dira, iluntzera bitarte.

Hala, 12:00etan, Ainara Legardonek iaz argitaratutako lan homonimoa aurkeztuko du. Lan pertsonala da, rock erritmoak eta giro esperimentalak uztartzen dituena.

Gero, 13:15ean, Amoranteren txanda etorriko da. Iban Urizar musikariak binilozko singlea plazaratu zuen iaz. Singlea edizio mugatua da, baina sarean ere entzun daiteke.

Arratsaldea, bestalde, Rrucculla musikariaren txanda izango da, 18:00etatik aurrera. Izaskun Gonzalez barakaldarra da Rrucculla, eta bere proposamenaren bitartez jazz ukitua duen elektronika abstraktua haizatzen du.

Azkenik, 19:30ean, Elcano Browning Cream arituko da. Oraintsu, Bor Bor izenburuko lana plazaratu dute.

Horrekin batera, 16:00etan, TxikiArt umeentzako tailerra izango da. Egun osoan, halaber, DJ Beirut giroa berotzen arituko da.