Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Larratxo Kultur Etxean, Egurre!
Adi belarriei, badator eta 14. Etengabekozarata jaialdia! Azaroak 5, larunbata, 19:30tan, zita bat duzu 10 euroren trukeAker Odol, Squassamento, No Sanctuary, Hell Division, Gasmask Terror eta Rattustaldeekin.
GASTEIZ: Infartu gaua Jimmy Jazzen
Belaunaldi zaharrak belaunaldi berriekinbilduko dituen RAR Raul Aransaez Rock jaialdia dugu asteburuan, Gasteizko JimmyJazz aretoan. Musikari on zein pertsona hobe baten omenezko kontzertuahaztezina larunbatean, 19:00etatik aurrera.
Oraingo honetan R.A.R jaialdiak beremarka haustea lortuko du eta ROCK, HEAVY eta PUNK euskaldunazgozatzeko gaua magikoa izango da!
QUEMANDO RUEDAS—ROCK DAM—UTM–ANTICUERPOS
TOLOSA: Zita bikoitza Bonberenean
Ostiralean, hilak 4, Pontevedrako Bala taldeakTutan Come On bandarekin batera joko du 22:30ean (sarrera 6 eur). Larunbateanberriz, hilak 5, Gijoneko Elle Belga ikusteko aukera izango duzu Amoranterekinbatera (sarrera 8 euro). Itzela!
DONOSTIA: OGITARTEKOEN LEHIAKETA
Maria Kristina hoteleko azpiko pisuankokatutako San Sebastian Food tailer gastronomikoak ogitartekoen astea aurkeztudu; ostiralean hasi eta hilaren 13a arte, bokata lehiaketa ospatuko dute. Bapojateko aitzakia ezin hobea!
BILBO: Homeless Film Festival
Bilboko hiriak Homeless Film Festivalzinemaldia hartuko du lehenbiziko aldiz azaroaren 5ean, larunbata. Lehenegoaldiz Europan Etxerik Gabeko pertsonen eskubideak goraipatzen dituen zinemaldiaegingo dute, Bizitegi elkartearen eskutik Harrobia Eskenan. Bilboko udalarenlaguntzarekin burutzen den jardunaldi honek gizarte inklusioaren inguruko gaiakjorratzea du helburu, zinemaren eta antzerkiaren bidez.
Zinemaldira joateko izena eman behar duzu bizitegi@bizitegi.org helbidera postaelektronikoa bidaliz.