Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Zubitik errekuperatu aurretik, gozatu asteburuko plan berriez! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-69/@@download/image/asteburua.jpg
2018/05/03
berria
Zubitik errekuperatu aurretik, gozatu asteburuko plan berriez!
Ze plan astebururako?

UZTARITZE: Zazpi Senideko

Ez galdu Ander Lipus eta Fuchs anaien obra hau ostegunean, hilak 3, Uztaritzen, 20:30ean. Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura  bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

  • Zuzendaria : Ander Lipus
  • Aktoreak : Ximun Fuchs, Manex Fuchs
  • Testigantzak : Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet

 

IRUÑEA: Enekora

Kondestable Civivoxak Maitatzea nahiagoEnekora taldearen kontzertua hartuko du maiatzaren 3an, osteguna, 19:30ean. Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoaren kultura egitaraua. Sarrera librea.

Tradiziotik-gaur egunera eta Afrikatik munduko leku ezberdinetara salto egiten du Zestoako taldeak “Maitatzea nahiago” proiektu berriarekin.

 

DONOSTIA: Toundra

Doka Kafe Antzokian aurkituko duzu Toundra taldea, ostegunean, hilak 3, 20:00etan. Sarrera 18 eurotan!

 

AZPEITIA: Izaro

Izaro abeslaria Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean topatuko duzu ostiralean, hilak 4, 22:00etan. Eason disko berria aurkezten dabil, beraz, ez galdu aukera!

 

GASTEIZ: James Rhodes

Urrezko gomendioa dugu hau. Aukera baduzue, ez galdu James Rhodes pianoaren birtuoso honen emanaldia. Gasteizko Principal Antzokian izango da ostiralean, hilak 4, 20:30ean. Jotzen dituen lanak testuinguruan jartzeaz gain, Bach, Chopin, Rakhmaninov, Schubert edo Beethovenen piezen artean, piano-jotzaile britainiarrak bere bizitzaren historia kontatzen du, eta nola lagundu dion musikak bidean topatu dituen oztopo ugariak gainditzen.

Rhodes maiteminduta dago musika klasikoarekin. Karismatikoa, sutsua eta talentu handikoa da, eta Bachek (bereziki "Goldberg bariazioek”) bizitza salbatu diola esaten du. Eta ez da gehiegikeria. 40 urte dituelarik, musika klasikoaren munduko dibulgatzaile nagusietako bat bihurtu da, era guztietako jaialdi eta aretoetan egiten dituen bira eta kontzertuei esker, baita telebista-kate britainiarrek berari buruz filmatu dituzten dokumentalei esker ere.

 

BILBO: Baldin bada

Shakti Olaizola akrobatak bere kaleko emanaldia eskainiko du ostiralean, hilak 4, Zorrotzan, 19:30ean. Zirkua, kontorsioa, akrobazia, dantza, an­tzerkia eta pintura bi pertsonai samurren bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko!

 

GETXO: Bringas + Zea Mays

Ereaga hondartzako aparkalekua (Algorta) eszenatoki bilakatuko da larunbatean, hilak 5, 21:00etan. Bertan izango dira Zea Mays eta Bringas taldeak, sekulako zuzenekoa eskaintzen. Onena? Kontzertua doan da!