Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Aste Santuko oporrak usaintzen dituzu dagoeneko? Jai giroan sartzeko planak aukeratu ditugu zuretzat! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-64/@@download/image/this-makes-me-so-happy-63975 copia.jpg
2018/03/22
Aste Santuko oporrak usaintzen dituzu dagoeneko? Jai giroan sartzeko planak aukeratu ditugu zuretzat!
Ze plan astebururako?

BIARRITZ: Seun Kuti & Egypt 80 + Amorante

Bi Harriz Lau Xori 2018 jaialdiaren barruan, Seun Kuti & Egypt 80+ Amorante kontzertuaz gozatzeko aukera duzu ostegunean, hilak 22. Emanaldia Atabalen izango da, 20:30ean. Ez galdu!

 

 

ARRASATE: Lie Detectors

Kooltur Ostegunak musika zikloaren barruan egongo dira Lie Detectors musika taldekoak. 22:00etan duzu zita, Arrasateko Gaztetxean, eta sarrera 5 eurotan. Sekulako aukera!

 

GASTEIZ: Mice

Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio MICErekin. Azaroan argia ikusi zuen bere lehen lanak, zortzi kantuz osatua dago eta askotariko giroak jasotzen ditu, erritmo pausatuak, ilunak, rockeroak eta atmosfera goxoak, bere ahotsa denaren hari. Zuzenekoaz gozatu nahi baduzu, Gasteizko Kafe Antzokira hurbildu ostegunean, hilak 22, 19:30ean.

 

HERNANI: Txarriboda

Oraindik ez duzula Hika Teatroaren Txarriboda antzezlana ikusi? Aukera berri bat duzu ostegunean, hilak 22, 20:00etan, Hernaniko Biteri Kultur Etxean.

 

BILBO: Anita Parker + Skakeitan + Empty Files

Deustuko jaiak datoz! Eta zelako festa antolatu duten! Anita Parker, Skakeitan, Empty Files... ostiralean, hilak 23, Deustuko txosnagunean topatuko dituzu, 22:00etan. Ondo pasa!

 

IBARRA: Gatibu + DJ Bull

Martxoaren 23an 19:00etan bertso poteoa egingo dute Ibarrako gaztetxetik, 21:00etan afaria egingo dute plazan eta ondoren, 23:30ean, izango da Gatiburen kontzertua.

Afarirako txartelak Atari, Zubiaurre, Danon eta Karlatzen erosi daitezke, eta kontzerturako berriz, martxoaren 20an erosi ahal izango dira Gaztetxean bertan, 19:00etatik aurrera, 10 euroren truke. Plan borobila!

GASTEIZ: Izaro

Izaro Andresek disko berria kaleratu du, eta buru-belarri dabil musika itzuliarekin. Larunbatean, hilak 24, Hegoalde Gizarte Etxean topatuko duzu, 20:00etan. Ez galdu aukera!

 

LEKUNBERRI: Bardoak. Nafarroako taldekako bertso ekimena: FINALA

Iganderako plan borobila da hau! Joan nahi baduzu, parte hartu GAZTEZULOko lehiaketan. Martxoak 24ean, larunbata, Lekunberrin egingo dute 2018ko Bardoen finala, bigarren fasetik sailkatutako hiru taldeekin. Zita Toki Alai Sagardotegian da, 17:30ean.

 

BILBO: GRISES 

Martxoak 24 (larunbata). Marban artista gonbidatuaren ondoren, ezin duzu galdu, Grises Indie-pop musika talde zestoarrak Bilboko Stage Live aretoan eskainiko duen kontzertua.