Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Nabari da udaberria gerturatzen ari dela... begira bestela zenbat plan asteburu honetarako! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-62/@@download/image/Captura de pantalla 2018-03-07 a las 10.17.56.png
2018/03/07
berria
Nabari da udaberria gerturatzen ari dela... begira bestela zenbat plan asteburu honetarako!
Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Baserri, dFerian

Donostiako XXIV. Arte Eszenikoen Feria, dFERIA 2018, martxoaren 5etik 8ra bitartean izango da. Hain zuzen, ostegunean, hilak 8. Baserri dantza proiektuaz gozatzeko aukera duzu Donostiako Convent Gardenen, 11:30ean. Baserri euskal kulturan zehar egindako bidaia bat da, sakon sustraituriko ohiturak berrinterpretatuz eta gaurkotuz. Baserrik tradizioaren eta abangoardismoaren arteko muga-lerroak lausotzen ditu; mitologiaz betetzen du baserria, eta parekatu egiten ditu lur honetakoa eta mitologiakoa.

 

 

LARZABALE-ARROZE-ZIBITZE: "Zazpi senideko" (estreinaldia)

Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Axut! konpainiak batu egin dura Zazpi senideko obra sortzeko, eta estreinaldiaz gozatzeko aukera duzu asteburu honetan, 20:30ean. Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

  • Zuzendaria : Ander Lipus
  • Aktoreak : Ximun Fuchs, Manex Fuchs
  • Testigantzak : Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet
  • Idazkera aholkularia : Igor Elortza
  • Bideoa, Argazkiak  : Eñaut Castagnet
  • Argazki kreditua : Txomin Fuchs

 

 

BILBO: Izaro

GAZTEZULOn kontzertu honetarako sarrerak zozkatu berri ditugu! Izaro Loraldian egongo da ostegunean, hilak 8, Arriaga Antzokian, 20:00etan. Izaro izan daiteke gaurko euskal musikagintzaren loraldiaren lorerik nabarmenetako bat. Iaz Loraldian izan zen Biba espazioan. Oraingoan “Eason” bigarren diskoa aurkezteko Arriaga Antzokiara egingo du jauzia. Gazte honen samurtasuna poesiaz beterik dago. Tauletan Iker Lauroba, Ane Bastida eta Oriol Flores izango ditu lagun. Kontzertu honetan emango dio hasiera Euskal Herrian zehar eta Euskal Herritik kanpo emango duen bira handi honi. Info + hemen.

 

ANDOAIN: Giltzadun etxea

Tanttaka Teatroaren produkzio honetaz gozatu dezakezu ostiralean, hilak 9, 21:30ean, Bastero Kulturgunean.

Inoiz egin ez den antzezlan honetan, hiru aktoresek indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi aterpetxeen egunerokotasuna biluztuko dute, gizarte langileen larrutan eta barrunbetan. "Bizitza argazkien" bidez, Larrialdietarako Etxe batean eta Harrera Etxe batean bizi duten egunerokotasuna ekarriko dute taula gainera. Mada Alderete da poema-bilduma honen egilea eta bertan lan egin zuen zazpi urtez, hezitzaile gisa.

Soinu-banda, zuzenean, Ainara LeGardon sortzaile eta musikariren esku egongo da, Maialen Sarasuaren irudiekin lagunduta.

 

  • Eszenografia eta Zuzendaritza: Fernando Bernués
  • Antzezlariak: Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo eta Vito Rogado

 

IRUÑEA: El Drogas

El Drogasek antzokietarako bira berria aurkeztuko digu, eta bertan rhythm and bluesean, rock-and-rollean eta soinu elektroakustikoagoetan oinarritutako errepertorioa interpretatuko du. Gozatu bere musikaz asteburuan, 21:00etan, Gayarre Antzokian.

 

URKABUSTAIZ: Eraldaketa. SortzaileON afera": Paula Amilburu + Izar Mendiguren

Paula Amilburu eta Izar Mendiguren bertsolariekin arituko dira Irantzu Lekue artista garaikidea eta Olatz Alonso kazetaria ostiralean, hilak 9, 18:30ean.

Eraldaketa: SortzaileON afera proiektuak sorkuntza-prozesuari erreparatzea du helburu, emakume sortzaileen sorkuntza-jarduera oinarri. Xede nagusia da erakustea kontzeptuak, sorkuntza-prozesuaren inguruko irudi eta aurreiritziak, kultura, kulturak, artea, arteak bizitzeko moduak, eta kulturgileen irudia eta horien inguruan hausnarketa berriak sorraraztea, Arabatik, euskaraz eta emakume sortzaileen papera indartuz.

 

LESAKA: Koadernoa zuri

Hika Teatroaren Koadernoa zuri antzezlana ikusteko aukera duzu larunbatean, hilak 10, Harriondoa Kultur Etxean. Begoña eta Arrate ahizpak dira. Hogei urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Arrate beheko bizilagunak deituta itzuli da, denboraldi bat baitarama hoska, soinu arraroak entzuten dituela esanez. Ama hil berria da eta hutsik behar luke etxeak. Baina Arratek Begoña aurkitzen du bertan. Ezustean.

Egileak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Itziar Ituño, Miren Gojenola, Agurtzane Intxaurraga.

 

URNIETA: Hiru Emakume (AURRESTREINALDIA)

Hiru emakume -Tres mujeres hiru ahotseko olerki hunkigarri bat da, amatasuna ardatz duena. Urnietako Sarobe Arte Eszeniko Gunean estreinatuko dute larunbatean, hilak 10, 19:00etan. Ahots bakoitzak amatasuna bizitzeko modu desberdin bat irudikatzen du: lehenengoa, bere burua errealizatzeko ama izan nahi duen emakumea; bigarrena, sufritzen ari dena ezin duelako ama izan; eta hirugarrena, ama dena, gogoz kontra bada ere.

Sylvia Plath idazle eta poeta estatubatuarrak ozen irakurria izateko sortu zuen gerraren aurkako olerki feminista hau. Berak 1962an irakurri zuen BBCn, hil baino urtebete lehenago.

Orain, Mireia Gabilondok zuzendutako muntaia berri honetan, hiru aktorek hartu dute Plathen lekukoa, bere hitzei ahotsa emateko oholtza gainean.

Arriaga Antzokiaren produkzioa.

Hiru emakume, Sylvia Plath-ena

  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Antzezleak: Ainhoa Etxebarria, Ane Pikaza eta Ylenia Baglieto
  • Euskarako itzulpena: Harkaitz Cano

 

DONOSTIALDEA: Bidegorria ezagutzen

Zikloibilaldi osasungarri irekia antolatu du Kalapiek, Donostiako Txirrindularien Elkarteak. Martxoaren 11n izango da 25 kilometroko ibilaldia, hiriko bidegorrietan barrena, eta herritar guztiei deia egin diete parte hartzeko. Irteera Kursaal paretik egingo dute, 9:00etan, eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du.

 

DONOSTIA: Bakarrik Hobeto Fest

Donostiako Le Bukowski tabernak Bakarrik Hobeto Fest jaialdiaren 5. ekitaldia hartuko du martxoaren 11n. Ohi bezala, bakarlariak izango dira taula gainean ariko direnak, eta izen ezagunez beteriko egitaraua osatu dute aurten. Izan ere, AnariJon Basaguren (Izaki Gardenak), Libe eta Iñigo Ozaeta Oza gonbidatu dituzte antolatzaileek.