Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Laurobaren agurra
Donostiako Lauroba taldeak bere ibilbideko azken kontzertua eskainiko du ostiral honetan, martxoak 3, Antiguako Doka antzokian (20:00). Kontzertu horrekin, 14 urteko ibilbidearen errepasoa eskaini eta zaleei agurra emango diete. Ez galdu talde mitiko hau agurtzeko aukera!
ETXEBARRI: Laburbira
Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 15.edizioa bete du, eta martxoaren 27ra bitartean, hemen eta euskaraz sortutako film laburrak erakutsiko ditu herriz-herri. Euskarazko film laburren zirkuituak 29 herri bisitatuko ditu, tartean, Etxebarrin, larunbatean, hilak 2. Jasotako proposamen guztien artean, 8 film labur aukeratu dira XV.Laburbiran zabaltzeko. Bat ezik, beste guztiak 2017koak dira eta zortzi filmen artean 77 minutuko proiekzio entretenigarria osotu da publikoari eskaintzeko. Gozatu!
TOLOSA: El Drogas zuzenean
El Drogas bira berri bat egiten ari da antzokietan zehar rhythm & blues, rock & rolla eta soinu elektroakustikoagoetan oinarrituriko errepertorioarekin: glam tankerako riff xume eta rokanroleroak interpretatzen ditu, gitarren indarrari eta bi koristen melodiei teklatuak gehitzen dizkiola. 9 musikarik osatutako banda batekin taula-gainean, abestiek beste dimentsio eta izaera bat hartzen dute. Larunbatean Leidor Aretoan topatuko duzu, 20:30ean. Ez galdu aukera!
DURANGO: Anari + Libe
Larunbat honetan Anari eta Libe musika taldeak aurkituko dituzu Durangoko Plateruenan. 22:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera zortzi eurotan duzu eskuragarri. Ondo pasa!
DONOSTIA: Itziar Okariz. I Never Said Umbrella
Tabakalerak proposamen polit bat dauka zuretzat: Itziar Okariz eskultorearen I Never Said Umbrella erakusketa ikusgai duzu ekaina arte. Okarizek testuaren, irudiaren eta ahotsaren bidez lantzen ditu gorputza irudikatzeko politikei eta espazioaren ekoizpenari (irudikapen horren agertoki gisa) loturiko alderdiak, arkitekturaren nahiz hirigintzaren formei beste esanahi bat emanez. Haren aztergaiak, maiz, mendebaldeko pentsamenduaren berezko kategoriek hausnarketaren bigarren mailara baztertu dituzten gaiak izaten dira, abstraktua eta gorpuzgabea dena azpimarratzen baitu. Tabakalerako aretoetako erakusketa hau zeharkatzen dute hizkuntzaren materialtasunetik abiatutako lana, gorputzaren eta eskulturaren arteko harremanak edo erakusketa bakoitzean Okarizek bere lanen gainean egiten dituen berriak erakusketa gurutzatzen duten zeharlerroak dira. I Never Said Umbrella erakusketak aurrez egindako lanak eta mostra honetako testuinguruan egindako ekoizpen berriak batzen ditu.
AZPEITIA: Bizimiñak
Kulturaz Kooperatibak sustatzen duen egoitza programaren baitan, Soreasu Antzokian egonaldia egin duen Itzel taldearen antzezlana da Bizimiñak. Larunbatean ikusgai duzu, 22:00etan. Bizikidetza, egunero lantzen dugun gaia dugu, unibertsala dena zein gertukoa, nahi gabean, multzoak agintzen duenaren arabera edo determinazioz jorratzen dugun gaia da. Baina zergatik gara multzo bateko edo besteko? Zergatik aukeratu beharra? Eta inongo ez nahiko bagenu izan? Zer da erabakitzea?
GERNIKA-LUMO: Gernikako Lekuek Festibala
Martxoaren 3tik 11ra bitartera Gernika-Lumoko Lekuek festibala ospatuko da. Jaialdiaren bostgarren edizioa izango da eta, ohikoa denez, herriko toki desberdinetan egingo da: Astra, Iparragirre Rock, Trinkete anti-txokoa, Lizeoa eta hainbat taberna. Musika izango da festibalaren ardatza eta bertan parte hartuko duten taldeen artean honako hauek daude: Nudozurdo, The Reverend Shawns Amos, Glaukoma, Niño de Elche, El Inquilino Comunista, The Riff Truckers, Kokein, Mice, Juantxo Skalari & Rude Band, Legen Beltza eta Balerdi Balerd. Horretaz gain, bestelako jarduerak ere izango dira: erakusketak, proiekzioak eta tailerrak, kasu. Parrandarako prest?
DONOSTIA: Kresala, Haize Hegoa
Kresalak Haize Hegoa etorkizuneko emanaldia aurkezten du. Sormen berriko obrei eta enblematiko diren piezei begirada berri bat emango die, proposamen eszeniko berezian. Bi zatitan banandutako programa baten estreinaldia da: eguna eta gauaren artekoa bezala; iparra eta hegoa; beltza eta zuria; edota ilargiaren bi aldeak. Zita igandean duzu, hilak 3, Viktoria Eugenia Antzokian, 20:00etan.
Informazio gehiago: Kresala Dantza Taldea