Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Asteburu honetan mozorrotzea tokatzen da!!! Non ospatu nahi dituzu inauteriak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-58/@@download/image/alim2346-7.jpg
2018/02/08
berria
Asteburu honetan mozorrotzea tokatzen da!!! Non ospatu nahi dituzu inauteriak?
Ze plan astebururako?

TOLOSA: Inauteriak

Badakigu inauteriak Euskal Herri osoan ospatzen direla, baina oraindik Tolosako inauteriak ezagutzen ez badituzu, hartu mozorroa eta bisitatu herria! Ziur ondo pasako duzula!

 

 

GORLIZ-PLENTZIA: Eñaut Elorrieta

Danontzat Gaztetxean zuzenekoa eskainiko du Eñaut Elorrietak. 20:00etan hasiko da emanaldia. Aurretik, Aratz Dantza taldeak kalejira, dantzaldia eta txokolatada eskainiko ditu Gorlizko Ibarreta plazan 18:30etan. Plan borobila!

 

BASAURI: Soka

Soinketako irakasle batek 11 urteko mutiko baten gorpua aurkitzen du, gimnasioko sokatik urkatuta. Gertatutakoaren erruduna balitz bezala, bere inguruak baztertuta, Igorrek errua eta erantzukizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekingo dio. Tanttaka Teatroaren produkzio hau ostiralean izango duzu ikusgai, Basauriko Social Antzokian, 20:30etan. Sarrera erosi nahi? Egin klik!

  • Egilea: Mikel Gurrea
  • Eszenografia eta zuzendaritza: Fernando Bernués
  • Interpretea: Iñaki Rikarte

 

ELORRIO: Animal Fest

Rock'n'Roll Animal Fest mozorro festa antolatu dute asteburu honetan Elorrion. Larunbat arratsaldean, jantzi mozorro basatiena eta hurbildu Ateneora dantzatzera!

 

USTARIZE: Oskara

Hartzaro 2018 jaialdiaren barruan, Kukai Dantza Taldearen Oskara obra sarituaz gozatzeko aukera duzu larunbatean, hilak 10, 21:00etan, Kiroletan frontoian. Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da.

2017ko hiru MAX Sariren irabazlea:

  • Jantzi onenaren saria
  • Dantza talde onenaren saria
  • Dantza ikuskizun onenaren saria

 

BAIONA: Willis Drummond

Larunbatean, hilak 10, 22:00etan, Willis Drummond taldearen zuzenekoaz gozatzeko aukera duzu Baionan. Galduko ote duzu?

 

BILBO: Iseo & Dodosound

Iseo & Dodosound with the Mousehunters taldearen kontzertua aukera polita da larunbat arratsaldean ondo pasatzeko. Bilboko Kafe Antzokian izango dira, 21:00etan, eta sarrerak 10 euro balio ditu. Ondo pasa!

 

DONOSTIA: Makulu Ken

Afrobeat musikarekin eta inauteri giroarekin gozatu nahi? Orduan ez galdu Makulu Ken Donostiako Dabadaba aretoan! Larunbatean aurkituko dituzu, hilak 10, 21:00etan.