Ze plan astebururako?

BILBO: Dublindarrak
Ados Teatroaren produkzio berria bere estreinaldian ikusteko aukera duzu ostiral honetan, hilak 26, Bilboko Arriaga antzokian, 20:00etan. Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean.
James Joyce-ren Dubliners ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (The dead) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara.
- Moldaketa: Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria
- Zuzendaria: Garbi Losada
- Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota
- Eszenografia: Markos Tomas
- Jantziak: Tytti Thusberg
- Argiztapena: Xabi Lozano
- Produkzio exekutiboa: José Antonio Vitoria
- Banatzailea: Ados Teatroa
Antzezlana mintzagai
Emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, antzezlana mintzagai izango duen solasaldia eskainiko du Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok.
EIBAR: Musergo
Maite Arroitajauregi eibartarrak, Mursegok, Gloria Fuertes idazlearen gaineko emanaldia eskainiko du ostiralean bere jaioterrian. Emanaldia 20:30ean izango da, Coliseo antzokian. Sarrerak erosteko, egin klik.
PLENTZIA: Korrontzi
Larunbatean, hilak 27, Korrontzi dantza taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera duzu, Plentziako frontoian, 20:00etan. Korrontzi Itxas Eder Dantza Taldearekin taularatuko da; ikuskizunak jendea liluratzea musika eta dantzarekin du helburu. Animatu!
DONOSTIA: Txarriboda
Asteburuan bi aukera izango dituzu Hika Teatroaren Txarriboda antzezlana ikusteko; larunbata eta igandea, 20:00etan, Gazteszenan. Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako nagusiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. Zure gonbidapena lortu duzu ezkontzarako?
BERGARA: MICE eta Eneritz Furyak
Txapajaien barruan, ostiralean, hilak 26, Bergarako kartzela zaharrean aurkituko dituzu MICE eta Eneritz Furyak. Kontzertua 22:30ean da, eta sarrera 5 eurotan duzu. Oraindik ez duzu Miren Narbaizaren azkena ezagutzen? Ez galdu elkarrizketa!