Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Danborra jotzen eta bizilagunak esnatzen ibiltzeaz gain, bada zer eginik asteburu honetan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-55/@@download/image/mg_9136.jpg
2018/01/18
berria
Danborra jotzen eta bizilagunak esnatzen ibiltzeaz gain, bada zer eginik asteburu honetan!
Ze plan astebururako?

GASTEIZ: Huntza taldeko Josune Arakistainekin solasaldia

Zer galdetuko zenioke Huntza taldeko trikitilaria eta abeslaria den Josune Arakistaini?

SolasAlean elkarrizketa irekien zikloak emakume sortzaile gaztea gertuagotik ezagutzeko proposamenarekin abiatuko du urtea. Oraingoan saioa Eraldaketa sortzaileON afera egitasmoarekin elkarlanean antolatu dute. Horiek horrela, egitasmo honen sustatzaileak diren Irantzu Lekuek eta Olatz Alonsok gidatuko dute elkarrizketa. Hori bai, betiko moduan, publikoak nahi beste galdera egin ahalko ditu.

Elkarrizketa irekia ostiralean, hilak 18, 19:00etan izango da Ortuño aretoan, eta sarrera irekia da lekua bete arte. Animatu!

 

AMOREBIETA-ETXANO: Trizak

Tritzak itsasontzietan belak igo eta jaisteko sokak dira, bidaietako hasieren irudi. Hortik Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra hiru musikari hauen lehen diskoaren izena, Errabal zigiluaren eskutik. Saxoa, kontrabaxua eta bateriak osatutako hirukote berezi honek, musika inprobisatua, jazza du oinarri. Konposizioak abiapuntu baino ez dira, jazzean eta beste musika motatako proiektuetan ibilitako hiru musikari hauentzat. Emanaldia ostiralean izango da, hilak 18, 20:15ean, Zelaieta aretoan. Ezagutu nahi?

 

BILBO: Emakume-on 2018 - Ikus-entzunezkoen esparruko Emakume Sortzaileen Jardunaldia

Emakume-on jardunaldia urtarrilaren 19an egingo da Bilborocken. Ideiak Martxanen eskutik, proiektu honek mahai-inguruak, proiekzioak eta ikus-entzunezkoak sortzen dituzten emakume nabarmenekin solasaldiak ekarriko ditu gurera.

11:00etan hasi eta 00:00ak arte iraungo du jardunaldiak, eta emakumeak, zinema edota telebistaz gain, Internetek eskaintzen dituen aukera berriez ere (webserieak edota bideoblogak, kasu) arituko dira.

Egitaraua

  • 11:00: Jardunaldiaren aurkezpena antolakuntzaren eskutik.

  • 11:15: Teresa San Segundok, UNEDeko genero ikerketen zuzendariak, El reto de la comunicación igualitaria aurkeztuko du.

  • 11:30: Emakundek ekoitzitako Volar pelikula dokumentalaren proiekzioa.

  • 13:00: Berdintasuna bultzatzen hedabideek zer-nolako erantzukizuna duten ardatz hartuta garatuko da eztabaida. Ana Gutiérrez, Susana Zaballa eta Vanesa Fernández.

  • 16:00: Emakumeek zuzendutako webserie batzuen emanaldia: Shakespeare Republic, Kanaga, La théorie du Y, In absentia, Zyara.

  • 17:00: Un otoño sin Berlín eta beste hamaika lanen zuzendari den Lara Izagirrerekin solasaldia.

  • 17:45: "Gazteak, ausartak eta sortzaileak" mahai-ingurua, Silvia Pumar, Sara Mauleon eta Ana Gomezekin.

  • 18:30: Emakumeek zuzendutako webseri batzuen emanaldia: Véneration, Diversion End, Talking to grandma, Todos queríamos matar al presidente.

  • 19:45: Olatz Beobide eta Amaia Lizarralde: Nomofobikak gara.

  • 20:15: "Arte y audiovisual". Paula Rañuelos, Iratxe Hernández eta Bego Vicario.

  • 20:45: "La aventura de ser youtuber". Koala Rabioso eta Naty Penadas.

  • 21:15: Emakume-on. Networking + Music/DJ. Koala Rabioso eta Naty Penadas.

 

 

DURANGO: Kattalin Minerren solasaldia, "Nola heldu naiz ni honaino"

Feminismotik eta bazterretatik ikusten du mundua Kattalin Minerrek. Kazetaria da, eta hainbat hedabidetan kolaborazioak egiten ditu. Halaber, mugimendu feministako aktibismoagatik ezaguna da. Bere artikuluetan sarri jorratzen ditu feminismoa, familia eredua, patriarkatua edo homo/heterosexualitatea bezalako gaiak.

Eta orain bere lehenengo eleberriarekin datorkigu: Nola heldu naiz ni honaino. Idazle gazteak laguntzeko antolatzen den Igartza sariaren beka jaso zuen liburu hau idazteko, eta idazketa prozesu horren eta emaitzaren beraren inguruan hitz egingo digu solasaldian, baita bizipenetan eta idazlanetan darabilkien gaiei buruz ere. Zita ostiralean da, 18:00etan, Durangoko Andragunean, eta sarrera doan da.

 

*Aurrerapen bat nahi duzu? Ez galdu Kattalin Miner GAZTEZULO TBn!

 

 

BILBO: WAS + Gerente

 

Urtarrilak 19, ostirala, Bilboko Kafe Antzokian zuzenean izango dituzu WAS eta Gerente taldeak, 22:00etatik aurrera. Gerria astindu eta ondo pasatzeko prest?

 

 

 

HENDAIA: "Hitz-Enea, bidaia euskal kostaldeko etxeetan zehar"

Larunbatean, hilak 20, Hitz-Enea erakusketaren bisita komentatua eskainiko dute; Euskal kultur erakundeko Pantxoa Etchegoin zuzendaria izango da bertan, eta bertsolari batekin girotuko dute bisita. 10:30ean hasiko da bisita, Asporotsttipin.

 

AMURRIO: Ze Esatek! + Nomadak

Asteburua borobiltzeko ez galdu Ze Esatek! eta Nomadak taldeen emanaldia larunbatean, hilak 20, Amurrioko Burubio Kultur Elkartean, 22:30ean. Ondo pasa asteburua!!