Ze plan astebururako? DURANGOKO AZOKA!

Ze plan astebururako? DURANGOKO AZOKA! Badakigu elurrarekin txoratzen zabiltzatela, baina... aparkatu eskiak eta hurbildu Durangora! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-51/@@download/image/fotonoticia_20171205124421_770_109_109_0_0.jpg
2017/12/06
berria
Badakigu elurrarekin txoratzen zabiltzatela, baina... aparkatu eskiak eta hurbildu Durangora!
Ze plan astebururako? DURANGOKO AZOKA!

DURANGO: 52. DA, urteroko zita!

Aste honetan lehen postuan jarri behar dugun plana da Durangoko Azoka. Igandera bitarte, gure kultura aberasten duten sormen lanetaz, kontzertuez, ekimenez, proiektuez eta bestelako kultur proposamenez gozatzeko aukera paregabea duzu. Iritsi da gurean sortzen dena ezagutu eta musikari, idazle, ilustratzaile eta bestelako sortzaileak eta beren lana lehen eskutik ezagutzeko urteko une hori! Ez dakizula nondik hasi? DURANGOKO AZOKAN BIZIRAUTEKO EZINBESTEKO GIDAk lagunduko dizu! Dena den, aste honetako ze plan osorik eskainiko diogu Azokari: hemen dituzu egunotan Durangon gertatuko diren proposamen interesgarrienak!

*Gure gomendioa: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Finalera joan nahi? Parte hartu Azokako Instagram lehiaketan! Informazio guztia hemen!

 

 

ABENDUAK 7

- NOLA EGITEN DIRA MARRAZKI BIZIDUNAK?: Animazioaren munduan sartuko dira gazteak, marrazki bizidunak nola egiten diren jakiteko. Tailer praktikoa izango da: pika pika teknika erabiliko dute, hau da, linterna batzuekin marrazkiak egingo dituzte eta animazio bat osatuko dute taldean. 10:00-14:30 Zugaza zineman.

- ARKADA SOZIAL: Hogei urte egin ditu Arrasaten sortutako street-punk taldeak, eta bosgarren diskoa argitaratuz ospatuko du. Lehen aldiz diskoko kantuz guztiak euskaraz izango dira —aurreko lanetan gaztelania eta euskara tartekatu dituzte—. Eromena besarkatzen ere Mauka diskoetxeak argitaratuko du. 22:30ean joko du, Plateruenan.

 

 

ABENDUAK 8

- "HANDIA EFEKTUA: ZERK MUGITZEN GAITU?" MAHAI-INGURUA: 11:00etan, Zugaza zineman, Handia filmaz hausnarketa egingo dute. Azken 30 urteetako film ikusiena bilakatu da Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia. Zergatik? Zerk mugitu du horrenbeste jende? Zein ezaugarri ditu euskal sorkuntzak? Zergatik funtzionatzen dute film batzuek, eta beste batzuek ez? Zein garrantzia du komunikazioak? Eta zinema jaialdiek? Euskal industriaren egiturak, badu zerikusirik? Bestalde, 18:00etan filma eskainiko dute toki berean.

"ERREMENTARI" (LEHEN IRUDIAK, MAKING-OFFA ETA ZUZENDARI ETA AKTOREEKIN SOLASALDIA): 15:30ean, Zugaza zineman, filmeko zuzendari eta aktoreak izango dira bertan. Filmaren lehen 20 minutuak ikusteko aukera izango dugu, baita making off-eko irudi ugari. Ondoren, lan taldearekin solasaldia. 

-ZE ESATEKAutoafirmazio diskoa dakar Ze Esatek! taldeak. Abestietako estrofak eta gitarra zartada bakoitza taupadak dira, pauso bat, mahai gainean emandako ukabilkada. Zartatutako intrumentoen melodiek kolpeka gidatzen dituzte estribiloaren eztandara. Hemen gaude eta egurra ematera gatoz. Landako Gunean aurkituko dituzu, 11:40etan.

- ITZIARREN SEMEAK: Itziarren Semeak taldearen bosgarren diskoak EH Republik du izenburua, eta ezkerrera lerrokatutako ska musikaren osagai eta ezaugarriak ditu: erritmo alai eta dantzagarriak letra politikoekin nahastuta baina beti bizitzaren pozarekin bustita. 13:40etan izango dira Landako Gunean.

- LIBE: Libe abeslariak Bonberenea ekintzak disketxearekin kaleratu berri duen bere estudioko bigarren diska aurkeztuko du du Ilargia erori da. 18:20etan, Landako Gunean.

 

 

ABENDUAK 9

- BERRI TXARRAK, 'INFRASOINUAK': Taldeak diskoa aurkeztuko du 11:00etan Ahotsenean.

 

- GLAUKOMA: Kalima Glaukoma tolosarren hirugarren lana ez da garai hauetan ohikoa den lan goxo eta onbera. 20:30ean joko dute, Plateruenan.

 

ABENDUAK 10:

- TEEN KULTURA: Ez haur ez heldu, garai zaila da nerabezaroa. Zein da aro horretan kulturarekin garatzen den harremana. Bada nerabeentzako kultur sorkuntzarik Euskal Herrian? Zeren arabera egiten da hizkuntzaren hautua; zerk uxatzen ditu, eta zerk erakarri? Solasaldia 18:30 ean izango da, Landako Gunean.

Gidari: Zuriñe Maguregi, Gaztezulo aldizkariko zuzendaria.

Hizlari: Ainhoa Aierbe (Goazen!-eko antzezleen zuzendaria), Iurdana Arcasuso (Azkue Fundazioko zuzendaria), Ziortza Onaindia. (Galtzagorriko kidea), Josune Arakistain (Huntza musika taldea).