Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Konturatu al zarete hau dela azaroko azken asteburua? Eta planez gainezka dator gainera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-49/@@download/image/elena setien.jpg
2017/11/23
berria
Konturatu al zarete hau dela azaroko azken asteburua? Eta planez gainezka dator gainera!
Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Izar & Star VIII: Elena Setién vs. Nico

Elena Setienek kontzertu interesgarria eskainiko du ostiral honetan, hilak 24, Donostiako Dabadaba tabernan, 6-8 euroren truke. Joseba Irazoki, Fernando "Lutxo" Neira eta Karlos Aranzegirekin batera, bere abestiak eta Nicoren hainbat tema interpretatuko ditu, bai bakarka zein Velvet Underground moduan sortutakoak. Informazio gehiago nahi? egin klik!

 

 

BAIONA: Falta+Boltaia+Sorotan Babies

Primeran pasako duzu hirukote honek Baionan eskainiko duen kontzertuarekin; Falta, Boltaia eta Sorotan Babies taldeak ostiralean izango dira Le Magneto aretoan, 21:30etatik aurrera, zure gorputza dantzan jartzeko prest!

 

BILBO: Banden Lehia, finala

Iritsi da unea! Banden Lehia 9.edizioko finala ostiralean egingo dute, hilak 24, 20:00etatik aurrera, Bilborocken. Finala publikora zabalik izango da, doan eta Itziarren Semeak taldeak emanaldia eskainiko du talde gonbidatu bezala.

Aurtengo epaimahaikide dira Ritxi Aizpuru [Baga Biga diskoetxeko arduradun eta GAZTEZULOko kolaboratzailea], Xabi HOO [Enkore taldeko abeslaria], Maia Muruaga [Euskal Irratiko kazetari eta esataria] eta Aritz Gonzalez [Last Tour International]. Nor izango ote aurtengo irabazlea? Finalisten inguruko informazioa hemen!

 

GASTEIZ: McEnroe eta gonbidatutako artistak
Ostiral honetan, hilak 24, Rugen las flores McEnroeren zuzeneko soinura gehien hurbiltzen den albuma da, garapen instrumental gehiagorekin eta gustuko soinuetatik urrundu gabe beste soinu berri batzuk bilatuz. Ez galdu talde honen kontzertuaz gozatzeko aukera Jimmy Jazz aretoan!
 
 
AZPEITIA: Bihotz salataria
ATX teatroak Edgar Allan Poeren klasiko bat dakar Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetara: Bihotz salataria. Zoroaren argudioak, psikopataren perfekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena.... babesik gabeko agurea akabatzen du, zatitu eta bere gorpuzkiak ezkutatu. Beldurra, misterioa, ezinegona bizi nahi badituzu, ez galdu aukera! Saioa Gaztetxean egingo dute, 21:30ean.
 

 

IRUN: Bertso-sex afaria: Aitor Errazkin + Manu Goiogana + Izarne Zelaia

Bertso-saio dibertigarria antolatu dute ostiralean Lakaxita Gaztetxean, Irunen; Aitor Errazkin, Manu Goiogana eta Izarne Zelaia bertsotan arituko dira, afarian tenperatura igoz. Saioa 20:30ean hasiko da; animatu!

 

DONOSTIA: Gospel-afaria

Kursaal Eszenak proposamen gastro-musikal bat antolatu du asteburu honetarako; The Como Mothers Gospel hirukoteak zuzenekoa eskainiko du, eta aldi berean, Nineu jatetxeak otordua eskainiko die bertaratuei. Planerako bi aukera dituzu, bata larunbatean, hilak 25, 20:00etan, eta bestea igandean, hilak 26, 13:00etan. Asteburua borobiltzeko modu hoberik ez duzu topatuko!

Eta nahikoa izan ez baduzu...

TIPI-TAPA BAGOAZ! DONOSTIAN

TIPI-TAPA Bagoaz! Bizitza jasangarrietarantz kanpainaren baitan, TRIBUNAL SINBOLIKOEN ELKARTRUKE BAT ETA KALE-ANTZERKIA egingo dituzte Donostian, hilaren 29an, asteazkena. Bertan izango dira Desazkundea eta Bizitze Ona Sarea
osatzen duten erakundeek (mugimendu sozialak, sindikatuak, elkarteak, eta abar).  Doakoa eta irekia izango da, bertaratu nahi
duen edonorentzat.

EGUERDIAN
13:30: Lur-Ikara Kabaret antzerki-foroa (Pantzart-Bihotzerren Antzerki Taldea) Nestor Basterretxea Plaza (Tabakalera Kanpoan)


ARRATSALDEAN
17:00 – 17:15: Parte-hartzaileen erregistroa eta materialen entrega.
17:15 – 17:30: Jardunaldien aurkezpena.
17:30 - 18:30: Auzitegien esperientzien aurkezpena
17:30 - 18:10: Castor kasuaren herri-auzitegia. Blanca Bayas eta Irina Camarasa energian adituak dira eta Castor kasuaren antolatzailea.
18:10 - 18:30: Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Auzitegia. Viena+20, Joana Etxano.
18:30 - 19:05: Giza eskubideen defendatzaileak: Richar Sierra eta Lolita Chávez.
19:05 – 19:30: Solasaldia.