Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Aukeratu zurea! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-48/@@download/image/rainas danz.jpg
2017/11/15
berria
Aukeratu zurea!
Ze plan astebururako?

BILBO: ARRAKALA

Bilboko BIBA! kultur etxean, Arrakala kontzertu akustikoarekin hasiko zara asteburuaren zapore gozoa dastatzen. 21:00etan hasiko da ekitaldia, eta onena, doan dela! Informazio gehiagorako, egin klik.

 

 

AZPEITIA: Gorka Urbizu eta Gotzon Barandiaran

Aurten Ahotseneak hamar urte betetzen dituela eta, Azokako gune hau izango da estreinaldiko bira honen protagonista nagusia. Lau geltoki izan ditu: Tafalla, Bilbo, Gasteiz eta azkenik, Azpeitia. Bertan, Sanagustin kulturgunean, ez galdu Urbizu eta Barandiaranen zuzenekoa, 20:00etan.

 

IRUÑEA: Dantz!

DanZ dantza-gunea Iturramako Civivoxera iritsiko da ostiral honetan, eta 2018ko urtarrilaren 31era arte, lau ikuskizun ikusteko aukera duzu hiru euroren truke. Ez galdu Raiñas (Rdanxa Dance Company) ikuskizunaren estrenaldia 20:00etan Iturramako Civivoxen!

 

ARRIGORRIAGA: Anari

Udazkeneko kontzertu jaialdia antolatu dute Arrigorriagan, eta Anarik zuzenekoa eskainiko du ostiralean, hilak 17, Lonbo aretoan, 20:00etan. Sarrerak 5 eurotan!

 

BILBO: Ainara LeGardon

Ainara LeGardonek Urpeko musika album berria aurkeztuko du Azkuna Zentroan, lan horren estreinaldia izango den kontzertu bakarrean. Eszenaratzean, Ainara LeGardonek talde osoaren laguntza izango du, boskote gisa: Xabier Erkizia (musikari eta ekoizlea), Rubén Martínez (baxua), Héctor Bardisa(bateria) eta Hannot Mintegia (gitarra, koruak). Emanaldia ostiralean izango da, hilak 17, 21:00etan. Sarrerak berriz, 6-8 eurotan.

 

GASTEIZ: Jokoa

Nazioarteko Antzerki Jaialdiarekin egiten duen laugarren lankidetzan, Parasite kolektiboak Jokoa aurkezten du, jolas formatua duen proposamen eszenikoa, dantza ukitu nabarmenez. Emanaldia asteburu guztian zehar ikusteko aukera duzu, 20:00etan, Baratza aretoan:

hello. kaixo. hola.

Egin dezagun jolas azkar bat. 

Pentsatu norbaitengan.

Prest? Orain erantzun galdera hauei:

Nolakoa da?

Katua ala txakur emea?

Aiztoa ala labana?

Tantoak ala marrak?

David Bowie ala Rafaela Carra? 

Urrea ala zilarra?

Gaua ala eguna?

Eta hark zer uste du zutaz?