Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Asteburu hau aurrekoa baino laburragoa da, baina planez gainezka dator! Zein da zurea? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-44/@@download/image/foto_web_miss_karaoke-1024x395.jpg
2017/10/19
berria
Asteburu hau aurrekoa baino laburragoa da, baina planez gainezka dator! Zein da zurea?
Ze plan astebururako?

ARRASATE: Nathy Peluso eta Nizuri Tazuneri

Hemen da Gaztemaniak kontzertua: Nathy Peluso eta Nizuri Tazuneri taldeek zuzenekoa eskainiko dute Arrasateko Amaia antzokian, hilaren 21ean, larunbata, 20:00etan.  Peluso diziplina anitzeko artista da; haren oinarria, sustraia da musika beltza... aldiz, Nizuri Tazuneri Norzzone ta Fanik, euskal herriko rap mugimenduaren gazte beteranoak sortutako taldea da. Bi perla hauek 7 euroan ikusi ditzakezu, baina adi, gonbidapenak doan lortu nahi badituzu, bete formularioa Gipuzkoan Gazte webgunean eta parte hartu zozketan!

 

 

IRUN: KATAPULTA TOUR GIPUZKOA - MEKFEST 2017 IRUN

Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 zirkuituak asteburu honetan, hilak 20, 21 eta 22 Irunen ospatuko den Mekfest 2017 festibalean kolaboratuko du. Hala, Irungo Urdanibia plazan honako taldeen kontzertuez gozatzeko aukera duzu: ostiralean Beñat Igerabide egongo da, 19:30ean, eta Perlak taldea 21:00etan; igandean, Grande Days taldea 11:30ean (goizez) eta Lima 13:00etan. Gehiago jakin nahi? Egin klik hemen!

 

 

BILBO: 'MARGARET HARRISON. Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremanak'

Larunbat honetan irekiko ditu ateak Margaret Harrisonen erakusketak Bilboko Azkuna Zentroan. Urriaren 20tik 2018ko urtarrilaren 14ra bitarte, Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremanak erakusketa ikusteko aukera duzu; arte feministaren aitzindaria izan zen Harrison, eta artista britainiar honen formatu handiko eta atzera begirako lehen erakusketa antolatu dute. Erakusketa honek ibilaldi zehatza egiten du artistaren karreran barrena, 1971n jarri zuen banakako lehen erakusketaren erreprodukzioa abiaburutzat hartuta -inaugurazioaren hurrengo egunean poliziak itxitakoa-. Harrisonek emakumeen lan - eta sexu- esplotazioari buruz egin zituen obra enblematikoak eta oraintsuagoko piezak jasotzeaz gain, begirada feministaren auzian ardaztutako lan berri bat ere sartu da. Informazio guztia topatuko duzu hemen.

 

 

GASTEIZ: Love of Lesbian

Inspirazioa. Deitu gabe gertatzen den eta guztia alde batera utzita existitzen fenomeno iheskor hori. Patuarekiko bere mesedera bizi da Love of Lesbian, bere zortzigarren lana anbiguotasunari oda batean bihurtu duen taldea; fantasia eta kontraesanak. Ostiralean, hilak 20, zuzenekoa eskainiko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan Love of Lesbian laukoteak. Ateak 20:00etan irekiko dituzte, eta emanaldia 21:00etan izango da. Sarrerak 25-30 euroan salduko dituzte. Informazio gehiagorako, egin klik.

 

 

TOLOSA: Musika + skate

Tolosako Bonberenean XVII. Skate txapelketa egingo dute larunbat honetan, hilak 21. Horrekin batera, graffiti erakustaldia antolatu dute, eta bertan izango dira La Furia, La Basu eta Little Martin, girotzen. Plan borobila!

 

 

 

 

BERRIZ, IGORRE, BILBO, ARRIGORRIAGA eta LEIOA: Udagoieneko Ostera 2017

Aurten, Anariren zuzenekoarekin hasiko da Udagoieneko Ostera Berrizen. Euskarazko Bizkaiko Kultur zirkuituak Berriz, Igorre, Bilbo, Arrigorriaga eta Leioa bisitatuko ditu XVIII.edizio honetan. Aurtengo Udagoieneko Ostera urriaren 21etik abenduaren 2ra izango da eta sei zuzeneko emanaldi izango ditu:  Anari, Larregi eta Hesian taldeko Fran eta Zuriñeren akustikoa, Kepa Junkera eta Sorginaken Maletak ikuskizuna, Su Ta Gar taldearen zuzenekoa, Ez dok Hiru eta Miss Karaoke. Ezin duzu galdu! Gehiago jakin nahi baduzu bisitatu Udagoieneko Ostera webgunea.

 

 

GASTEIZ: AskeRock
Musika jaialdi berria estreinatuko dute larunbatean, Gasteizen: AskeRock. Mendizabalan zuzenean izango dira Esne Beltza, Riot Propaganda, Mafalda, Zoo, Eskean Kristo, Willis Drummond, Txarango eta Bad Sound, besteak beste.
 

 

 

EIBAR: Dantza Zirkuitua

Fernando Hurtadoren konpainiak Lorez lore koreografia aurkeztuko du urriaren 21ean, larunbatean, 17:00etan, Eibarko Coliseo antzokian, XIII. Dantza Zirkuituaren egitarauaren baitan. Lorez Lore dantza ikuskizuna da, haurren jakin-mina eta mugimenduan dagoen giza gorputzaren inguruan duten ikuspegia garatzea helburu duena, eta istorio bat kontatzeko orduan giza gorputza hitzekin nola konbinatzen den erakustea ere bai.