Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Iraila erdialdera iritsi gara, eta planak pilatzen hasi zaizkigu! Zein da zurea? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-39/@@download/image/hozkailua3.jpg
2017/09/14
berria
Iraila erdialdera iritsi gara, eta planak pilatzen hasi zaizkigu! Zein da zurea?
Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Kutxa Kultur Festibala

Badator Kutxa Kultur Festibala; aurten, ohi baino beranduago egingo dute Donostiako musika jaialdia, eta orain arte Igeldoko jolas parkean egiten bazuten ere, aurten Lasarteko hipodromora mugitu dute festa. Aurtengo musika izarrak The Jesus and MaryChain, Love of Lesbian, The Hives, The Divine Comedy eta The Drums dira, besteak beste. Jaialdiaren inguruko informazioa eta sarreren salmenta hemen topatuko duzu.

USURBIL: Antzerki egunak

Jauzi! Antzerki Egunak 2017 jardunaldien barruan, Huts Teatroak Unai Iturriagak idatzitako Hozkailua antzezlana eskainiko du ostiralean, hilak 15, 22:00etan, Usurbilgo Sutegi aretoan. Ander Lipus eta Patricia Urrutia dira lan honetako protagonistak: Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidetasun bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da.

 

 

BILBO: Dantzaldia

Nazioarteko Dantza Jaialdia hasiko da ostegun honetan. Inaugurazioa Bilboko Rekalde aretoan izango da, irailaren 14an, Taiat taldearen No half measures izeneko instalazio koreografikoarekin. Aurten hiru artista nabarmentzen dira –Sol Picó, Daniel Abreu eta Carmen Werner–, ezaugarri batzuk partekatzen dituztelako: hirurek jaso dute, besteak beste, Espainiako Dantza Sari Nazionala beraien ibilbidearengatik, eta areto edo antzoki alternatiboetan ekin zioten hirurek beren bideari. Osteguneko aurkezpena beraz, beraiei egindako omenaldia da. Jaialdiko egitaraua duzu hemen.

 

 

GASTEIZ: Ondo ibili

Arte pixka bat batez disfrutatzeko gogoz bazabiltza, Santos Iñurrietaren Ondo Ibili erakusketa irekiko dute ostiralean, Gasteizko Artium aretoan. Ekitaldiaren barruan, arteaz eta margolanez hausnarketa egingo dute.

 

 

IRUN: Expogrow

Urtero bezala, asteburu honetan kanabisaren azoka egingo dute Irungo Ficoba aretoan. Aurtengo Expogrow jaialdia ez galtzeko arrazoiak: Asian Dub Fundation, Chambao, London Afrobeat Collective, Saritah eta gehiago! Informazio guztia hemen.

 

 

BIARRITZ: Maitaldia

Maitaldiaren barruan EliralE konpainiak dantza emanaldia eskainiko du larunbatean, hilak 16, Biarritzeko Kasinoko atarian. Bihotz2-ren idazkera koreografikoak Frantz Schubert-en “Neska gaztea eta heriotza”-ren musikaltasuna du abiapuntu, Andante-ren bigarren mugimendua. Bigarren denbora batean, Pantxika Telleriak koreografia idazkeran berriz murgildu nahi izan du «pas de deux» generoan oinarritutako gorpuzkeren inguruan. Honetarako Pantxika Telleriak kolore elektroniko bat eman nahi izan dio soinu bandari Manu Matthys artistarekin lan eginez.

 

 

URRETXU: Gatibu

Urretxuko jaiak dira asteburu honetan, eta bisita berezi bat izango dute, han izango baita Gatibu taldea, Aske matte, aske bizi diskoa aurkezten. Kontzertua larunbatean izango da, Gernikako Arbola plazan. Ez galdu aukera!