Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Abuztuak negar-zotinka esan digu agur, baina badator iraila, eta harekin batera plan pila! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-37/@@download/image/Remo.jpg
2017/08/31
albiste-laburra
Abuztuak negar-zotinka esan digu agur, baina badator iraila, eta harekin batera plan pila!
Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Euskal Jaiak eta estropadak

Eguraldiak ez ditu donostiarrak kikilduko, eta asteburu honetan, irailaren 2tik 10era, Donostiako euskal jaiak ospatuko dira. Euskal kultura, kirola, gastronomia eta tradizioak dira protagonista nagusiak. Egun horietarako Kontxako badian izango diren estropadez gain, beste kirol-ekitaldi batzuk ere prestatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan, honako hauek besteak beste: Haizearen Orraziari III. bira igerian, Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa, Esku-pilota Txapelketa, Urgulleko Krosa eta Kontxa Badiako Igerialdia.

Gastronomiak ere toki garrantzitsua du jaietan. Euskal Jaietan Sagardo Eguna (sagardo azoka eta dastatze saioa, Gipuzkoako sagardogileen eskutik), eta Donostiako Nekazaritza Ekologikoaren Azoka nabarmentzen dira. Sagardo Eguna irailaren 2an izango da, Konstituzio Enparantzan, eta bertan omenaldia eskainiko diote  José Miguel Bereziartuari. Igandean berriz, Kontxako Bandera eskuratzeko lehen lehia egingo dute, itsasoa lagun badute behintzat.

 

 

GASTEIZ: Irri egiteko egunak

Badatoz bigarren urtez Falerina lorategira Irri-Barra gauak umore antzerki eta bakarrizketa saioak. Aurten, abuztuaren azken egunean, 31n, eta irailaren lehenengoan izango dira, iluntzeko 20:00etan.

Iazko harrera ona ikusita, aurten berriro ekin diote antzerki umoretsua antolatzeari. Horretarako arlo honetan erreferentzia den Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdira begiratu eta jaialdi horretan saritatuko bi lanak hautatu dituzte.

EGITARAUA

Abuztuak 31

 

Irailak 1

 

 

BILBO: Cabaret Chihuahua 

Iraileko lehen astebururako plan bila bazabiltza, adi! Bilboko Pabellón 6aretoan duela lau urte sortutako Cabaret Chihuahua bueltan dator Bilbora, eta oraingo honetan Euskalduna Jauregian izango da ikusgai! GAZTEZULOk Cabaret Chihuahua antzezlana ikustera gonbidatzen zaitu irailak 2 eta irailak 3, larunbat edota igandean.

Saio bakoitzeko BI SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu!

Gonbidapena: 2 sarrera BIKOITZ larunbateko saiorako, irailak 2 eta beste 2 sarrera BIKOITZ igandeko saiorako, irailak 3. Bi saioak Euskalduna Jauregianizango dira, larunbatekoa 22:30etan eta igandekoa berriz, 19:00etan.

 

 

DONOSTIA: Musika elektronikoa iritsi da

Donostiak badu bere udako agendan musika hitzordu berri bat: Dantz jaialdia, musika garaikide eta elektronikoa hauspotzeko helburua duen festibala, sustatzaile pribatu zenbaitek erakunde publikoekin lankidetzan garatua.

Irailaren 1etik 2ra bitarte, kontzertu programazio zabala izango da aukeran eta zuzenekoak Tabakaleran, Gazteszenan, hainbat klubetan eta kalean ere emango dituzte. Informazio guztia hemen.

 

 

GASTEIZ: Igandeak musikaz jantziz

Gasteizko Artium zentruak berezko kontzertu-sorta dakar iraileko igandeetarako; guzti-guztiak hurbileko musikarien proposamen garaikideak dira.

Hala, irailaren 3an Amorante-k (Iban Urizar) zabalduko du zikloa. Besteak beste Joseba Irazoki, Rafa Rueda eta Joseba Tapiarekin ibilitakoa da, eta hainbat dokumentalen, film laburren eta publizitate iragarkien soinu-bandak egiteaz ere arduratu izan da. 


Hilaren 10ean Ane Leux-en txanda helduko da. Artista gipuzkoarra John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musikariekin ari da lanean gaur egun. 


Irailaren 17an Jurgi Ekiza igoko da oholtza gainera. Willis Drummond taldearekin aritzeaz batera, bi urte daramatza bakarlari gis). 

 

Informazio guztia hemen topatuko duzu.