Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Gasteizko jaiak pasata, Donostiak hartuko du jaien lekukoa. Ez galdu asteburu honetako planak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-34/@@download/image/piratak3.jpg
2017/08/10
berria
Gasteizko jaiak pasata, Donostiak hartuko du jaien lekukoa. Ez galdu asteburu honetako planak!

DONOSTIA: Aste Nagusia

Abuztuaren 12tik 19ra festa hiriaz jabetuko da, nobedade garrantzitsu batekin: Aste Nagusia auzoetara hurbilduko da, itsasora begira ez dauden hiriko guneetara. Aurten hiru gune hauek hautatu dira: Amara, Aitzol parkea gune nagusitzat hartuta; Antigua, Alfontso XIII.aren plaza; eta Gros, Katalunia plaza. Hiru gune horiek programazio propioa izango dute abuztuaren 14tik 18ra (19an Katalunia plazan). Bestalde, Aste Nagusi Piratak egitarau zabala prestatu du beste behin. Ondo pasa!!

ASTE NAGUSI PIRATA: EGITARAUA

EGITARAUA EGUNEZ EGUN

ERANDIO: San Lorenzoak

San Lorentzo jaiak datoz Erandiora, eta besteak beste, ostegun honetan, hilak 10, Hesian taldeak kontzertua eskainiko du,00:00etan, plazan. Hesian taldeak 10 urte bete ditu aurten eta bederatzi abestiko Hesian diskoa prestatu dute. Zazpi abesti berri gehi Behar zaitut eta Ezin ahaztu abestiaren bertsioak hainbat kantari laguntzaileekin batera. Taldearen 10. urteurrena aitzakiatzat hartuz, disko berezia sortzea da asmoa.

 

ARAIA-ASPARREN: Umore Antzerkiaren Jaialdia

Araia-Asparreneko Umorezko Antzerki Jaialdiak, berriz ere, zirraraz eta barre algaraz beteko ditu udako oholtzak, hogeita laugarrenez. Araia-Asparrena izango da berriz ere programazioaren erdigunea, abuztuaren 11tik eta 15era bitartean, eta, berriz ere, jaialdiak bere adarrak hedatuko ditu Araban zehar, eta 18 herritara iritsiko da. Hogei ikuskizun eta 54 emanaldi eskainiko dituzte guztira, hainbat berrikuntzekin. Egitarau osoa hemen.

 

 

DONOSTIA: Ud-ha

Tabakaleraren UD-HA 2017 programaren barruan, zuzenean ariko da Sara Mansilla kantautore donostiarra, hilaren 12an, larunbata, 19:30ean. Donostian sortutako ahotsik harrigarrienetakoa da. Folka edo soula erabiltzen ditu bere proposamena aurkezteko. Jada hainbat urte daramatza hirian kontzertuak ematen, gitarra edo pianoan izen ezagunez lagunduta.

 

 

DONIBANE GARAZI: Eskean Kristö

Donibane Garaziko festetan izango da Eskean Kristö musika taldea, hilaren 13an, igande arratsaldean. Plazan joko dute zuzenekoa, doan.

 

 

ZUMAIA: Tio Teronen Semeak

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela. Zumaiako Musika Jaialdiaren barruan eskainiko dute FreshCool ikuskizuna, aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria umorez betetako saioan bat eginez. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.

 

 

DONOSTIA: 'Figaroren ezteiak'

Azkenik, ziurrenik sekula egin ez duzun plan bat proposatu nahi dizugu. Izan al zara noizbait opera batean? Erantzuna ezezkoa bada, ez utzi aukera honi ihes egiten. Donostiako Musika Hamabostaldiak Mozarten opera dibertigarrienetako bat ekarriko du igandean Kursaalera, Figaroren ezteiak, alegia. Mozarten opera hau eskandalagarria eta iraultzailea izan zen bere garaian. Lorenzo Da Pontek libreto oparoa eta konplikatua osatu zuen Beaumarchaisen jatorrizko komediatik abiatuta, Antzinako Erregimena barregarri utziz, desiraren legeak agintzen duen istorio batean. 30 urte edo gutxiago badituzu, ordu erdi lehenago azaldu lehiatilan, eta 3 euroren truke ikuskizun honetaz disfrutatzeko aukera izango duzu!