Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Musika Parkean bueltan da!
Eguraldiari desafio eginez, igande honetan, hilak 16, Musika Parkeanek urteko lehen saioa egingo du Miramar Jauregian, 19:00etatik 00:00ak arte. Berritasunekin datoz, besteak bestek, aukera gastronomiko anitz eskainiko baitituzte. Horrekin batera, Bi Dj, etxeko abeslari gazte bat, eta John Berkhout taldea ariko dira igandean. 2010ean hasi zen Musika Parkean, eta azken urteetan eguraldia lagun izan ez badute ere, beste behin proposamen politekin datoz, beti bezala, zuzeneko musika, laukidun maindireak, otarrak, sandwichak eta edariak Miramar jaurekiko lorategian zabaltzeko eskaintzarekin eta hiriko parkeak aisialdi kulturalerako txoko izan daitezen aldarrikatzeko. Gipuzkoako Foru Algundiaren Kultur Saiaren kolaborazioari esker, ekitaldia probintziako beste parke batzuetara zabalduko dute, oraingoz non izango den argitu ez badute ere. Gogoratu beraz, zapaldu belarra!
- Igandeko Musika Parkean: DJ Mato. Jarraian, Sara Mansilla, hiriko abeslari gaztea. Eguneko plater nagusia, John Berkout taldea izango da, eta ekitaldiak gauerdian izango du amaiera Nordika DJ-aren sesioaren eskutik.
EA: Poesiaz janzteko egunak
Uztailaren 14etik 16ra bitartean, Eako Poesia Egunak egingo dituzte jaialdiaren edizio berria hartuko du, Marrazkia azalean azala hitzetan lelopean. Aurtengo egitarauan, ohi bezala, hainbat ekitaldi izango dira: solasaldiak, antzezlanak, kontzertuak, errezitaldiak... Egitarau osoa HEMEN.
-Gure gomendioa: EAko Poesia Egunez den-dena jakin nahi baduzu, ez galdu Iraitz Ugalde gure blogariaren sarrera: EA, poesiaren herria.
AZKOITI: Pelax eta Telmo Trenor
Pelax eta Telmo Trenor zuzenean entzuteko aukera izango da ostiralean, uztailak 14, Azkoitiko Zakela kultur elkartean, 23:00etan hasita. Telmo Trenor eta Unai Pelayo Pelax txikitatik ezagutzen diren bi musikari donostiar dira. Bakoitzak bere estiloan garatu ditu bere sorkuntzak: Telmo rapean eta musika elektronikoan aritu izan da; Unai, ordea, rock eta folk doinuetan murgildu izan da azken urteotan. Bakoitzak bere eremuan oholtza eta dantzaleku ezberdinak astindu ostean, fusioa nagusi izango den egitasmo berri batean murgildu dira.
ESKORIATZA: Niña Coyote eta Chico Tornado
EATE disko berriaren musika birarekin gelditu gabe dabil Niña Coyote eta Chico Tornado bikote musikala, eta asteburu honetan, hilak 14, Eskoriatzan eskainiko dute zuzenekoa. Ursula Strong (Bateria) eta Koldo Soret (Kitarra eta ahotsa) donostiarrek osatzen dute. 2011 urtean San Franciscon elkartu ziren rock pisutsu, desertiko eta pozoitsua garatzen dituen proiektu honetan. Bere lehen lanak (Niña Coyote eta Chico Tornado, 2013) Mexiko, Estatu batuak edo Europako hainbat herrialdetara eta Azkena Rock edo Primavera Sound bezalako festival internazionaletaraino eraman zituen. 2015eko Otsailean aurkeztu zuten San Franciscoko Faultline studios mitikoetan grabaturiko bost kantuz osaturiko Lainoland EPa. Bere bigarren iraupen luzeko lana dugu EATE, lehen diska bezala Usurbilgo Higain estudioetan grabatua eta Pozoi Recordsek argitaratua izan da.
DONOSTIA: 'Hozkailua', Lipus eta Urrutiarekin
Aulestiko Topaketetan eskaini zuten lehen aldiz Huts Teatroaren HOZKAILUA antzezlana, Ander Lipus eta Patricia Urrutia oholtzan. Unai Iturriagaren testua eta Manex Fuchsen zuzendaritzarekin, Laudion, Zarautzen, Markinan, Deban, Bolibarren eta Zestoan ibili ondoren, taldea Donostian izango da hiru egunez: ostegun, ostiral eta larunbat honetan, 21:00etan, Victoria Eugenia Klubean azken antzezlana!!! Informazioa hemen.
GASTEIZ: Jazz gauak
Aste guztian zehar ibili dira Gasteizen Jazz jaialdiko doinuekin dantzan. Asteburuan ere bada zer entzun, larunbatean amaituko baita jaialdia. Ez galdu aukera eta aukeratu zure taldea! Ikusi egitaraua.
GETXO: Blues festa

