Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-3/@@download/image/gaztezulo_kepa-_1474620923.jpg
2016/09/22
berria
Ze plan astebururako?

Estutu gerrikoa, kostatik kostara galdu ezindituzun jaialdiak datozela asteburu honetan! Zaila izango duzu noruntz jokoduzun erabakitzeko! Hartu iparrorratza eta ekin asteburu itzel honi!


ERRENTERIA: ATLANTIKALDIA

Atlantikaldiaren hirugarren edizioari moduberezian emango zaio hasiera. Sorginak taldearen perkusio doinuak –Kepa Junkeraeta Chet Nunetarekin ariko dira osteguneko kontzertuan–, Jon Maya dantzariareneta Errenteria Musikaleko dantza ikasleen performancea eta Banaiga Banda,euskara ikasten ari diren herrialde ezberdinetako pertsonez osatutako musikataldearen emanaldiak nahasiko dira. Jaialdiak behar den bezalako porturatzeaizango du!
Asteburu guztian zehar kontzertu itzelak eskainiko dituzte,Chambaoren bisitarekin amaituz. Informazio guztia hemen!

 




 

SOPELANA: SOPELA KOSTA FEST 

Irailaren 22tik 25era musika kontzertuak etahainbat ekintzatan mila plaza inguru eskainiko dira, guztiak doan, surfari,bere kulturari eta naturari lotutakoak. Surfari eta naturari buruzko laburmetraienlehiaketako sari-banaketarekin hasiko da; ostiralean ‘Surf Bussines Meeting’bilerak surfaren turismoan diren hobekuntza esparruak aztertuko dira; etaudaletxeko plazan bederatzi taldek eta DJ-k parte-hartuko dute: Esne Beltza, LaPulquería, Sorkun, Hey Mr. Neken, Dead Bronco, Belize, The Great Barrier, TheClams eta DJ Göo.

Bestalde, jaialdiak Euskadiko Surf Zirkuitokobigarren lehiaketa hartuko du, Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da SUP,longboard eta helduen mailan, eta EHSFren kluben arteko lehiaketa egingo dute. Eta ez galdu Sopelanako lasterketa nudista!!Informazio guztia jarraian!



DONOSTIA: KRESALAK 50 URTE

Larunbat honetan, irailak 24, La Bretxa-nDonostiako Belle Epoque-n oinarritutako Cook&Fashion; ekitaldi bat egingoda. Ekintza 14:00 eta hasiko da III. Kresala Zineklub-ak Blanka Zaraguetariemanaz. Ondoren garaiko 10 pertsonaietan oinarritutako 10 platerez osatutakobazkari bat egingo da, eta pertsonaia bakoitzak bere platera aurkeztuko du. Ezgaldu!

OHARRA: irailak 18. egin behar zen urgullekoerromeria urriak 2 an egingo dute.

 

 

TOLOSA, BONBERENEA: JAPONIAR ROKC&ROLL;

The Rodeos talde japoniarra eta Oskar Benas eta los HeregesInstro Combo izango dira Bonberenean South Europe Tour 2016 bira jarraituz,hilaren 24ean, larunbata, 22:30ean. Sarrea 6 eurotan.



BARAKALDO, ANTZOKIA: DANTZALDIA

Hilaren 23an, 20:30etan  Dantzaldiahasiko dute. Kor’sia italiar-espainiar konpainiaren sorkuntza honetan partehartzen dute Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko dantzariak izango diraikusgai. Cul de Sac lana eskainiko dute.

 

 



VILLAMADERNE:EUSKAL MITOLOGIA DANTZAN

Jare Dantza Taldearen 5. urteurrenarenegitarauarekin jarraitzeko, Villamaderneko jaien ospakizunarekin bat eginez,"EUSKAL MITOLOGIA DANTZAN" ikuskizuna eskainiko du taldeak. Ekitaldiandantzaren bitartez euskal kultura eta mitogia elkarrekin ikusteko aukera izangoda. Irailak 24an, larunbata, 19:00etan Villamaderneko

 


BILBO, Kafe Antzokia: FOLK-ROCK MITIKOENA

Kafe Antzokia AEBetako folk-rock doinuezjantziko da larunbatean, hilak 24. 22:00etatik aurrera, The Jayhawks taldeakemanaldi berezia eskainiko du; Paging Mr Proustdisko berria aurkeztuko dute. Asteburua borobiltzeko amaiera perfektua!