Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Badakigu San Ferminetara begira jarri zarela, baina zapi gorrien festatik harago badago zer egin asteburuan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-29/@@download/image/Captura de pantalla 2017-06-30 a las 17.59.21.png
2017/07/07
Badakigu San Ferminetara begira jarri zarela, baina zapi gorrien festatik harago badago zer egin asteburuan!

BILBO: BBK LIVE

Asteburu honetan Bilbon, hilaren 6tik 8ra bitarte, zita handia duzu Kobetamendin. Urtero moduan, hemen da BBK LIVE jaialdia; aurten, Depeche Mode, The Killers, Phoenix eta Two Door Cinema Club bezalako talde potenteak datoz. Ondo pasa ilargipean!

 

EIBAR: Napoka Iriaren agurra

Napoka Iria bikoteak agur esango du ostiralean, hilak 7, Eibarreko Coliseo Antzokian. Ez galdu musika talde honen despedida! Sarrera 10 euroren truke, kontzetua 20:30ean hasiko da.

 

ELORRIO: Musikaire

Kulturak udan ilargia maite du, eta hego haizearen laztana. Ilargipe epelean, kultura zuzenean iristen da bihotzera, bihotza sentibera baitago udako gauetan. Elorrion, udan, kultura kalera irteten da. Musikaire da ezohiko jaialdi bat; eta bere programa, mazedonia moduko bat. Mazedonia honetan nahasten dira osagai oso ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere. Hilabete osoa duzu gozatzeko, baina hasteko, ez galdu zita ostiral honetan, hilak 7, The Skatalites taldearen emanaldiarekin, 22:30ean Elizpean.

DONOSTIA: Donosskino, film laburren lehen festibala

DONOSSKINO urtean zehar Donostian zinemarekin erlazionatuta dauden festibalen eskaintza zabalarekin bat egiteko heldu da. Azpimarratzekoa da, hirian film laburren emanaldiari eta lehiaketari esklusiboki jardun duen ekitaldirik orain arte ez dela egon.

Uztaileko hiru egunetan zehar, donostiarrak eta bisitariak berebiziko festa zinematografikoa bizitzeko aukera izango dute. Informazio guztia hemen.

 

GASTEIZ: Txotxongiloak

Txotxongiloen bidezko antzerkiaren erakustaldia da honakoa, aire zabalean burutzen dena, udako hilabeteetan eta Erdi Aroko Hirigunean. Uztaila, abuztu eta iraila bitartean burutzen den programa hau haur eta familiei zuzendua dago, eta hainbat estilo eta teknika ezagutzeko aukera ematen du, toki zein nazio mailako konpainien eskutik. Igendean, esate baterako, Maleta: misión espacial secreta, publiko guztientzako ikuskizuna eskainiko dute 19:00etan, Santa Maria plazan. Informazio guztia hemen.

 

AMOROTO: Anestesia + Zea Mays + Skakeitan + Ingo al deu?

Indartsu datoz Amorotoko Jaiak! Uztailak 7, ostirala, 22:30ean, frontoian (8 €) Anestesia, Zea Mayes, Skakeitan eta Ingo al deu? taldeen zuzenekoaz gozatzeko aukera duzu! Zeren zain zaude? Informazio guztia hemen.