Ze plan astebururako?

ZARAUTZ: Badator Literaturia
Literaturiak edizio berri bat eskainiko du Zarautzen hilaren 25etik 28ra! Xehetasun guztiak hemen topatuko dituzu.
AZKOITIA: Matadeiko Antzerki Jardunaldixek 2017: "Plastika", Ixiar Rozas eta Mursego
Azkoitiko Matadeixen Plastika lana aurkeztuko dute Ixiar Rozas eta Maite Arroitajauregi Musergok, larunbatean, hilak 27, 19:00etan. Lan hau lengoaia, irudia, ahotsa eta soinutik abiatzen da haien aukera ikus-entzunezko eta performatiboetan bilatzeko. Beraz, memoria eratzen eta arrakalatzen duten inskripzio azalerarekin solasten du. 2012an hasi ziren Maite Arroitajauregi eta Ixiar Rozas Plastika prozesua lantzen, Azala espazioan, eta ordutik hona lengoaiarekin plastizitatea, performatibitatea, erritmoa eta irudiak sortzeko aukerak arakatzen jarraitu dute. Prozesuaren oraingo fasean, Plastika piezan hitzaren sonoritatea, ahots, hots, fonema, sonema eta monemekin, esanahiatik erritmora eta errimotik esanahira igarotzen dira.
ZUMARRAGA: Doako kontzertua eta afaria Aginagan
Larunbatean, hilak 27, Zumarragako Aginaga auzoan kontzertu berezi bat antolatu du Zaparra Kolektiboak. Paraje ikusgarri horretan afaltzeko aukera ere izango duzue. Iker Piris eta Blas Picónen kontzertua doan izango da; afaria ordea, laguntza txartelen truke egingo dute, 15 eurotan. Sarrerak Motz tabernan eta Aginagako tabernan dituzue salgai.
TOLOSA: Bonberenean festa itzela
Maitzak 27, larunbata, 22:30etan, Bonberenea "Aspalditik gatoz, urrutira goaz" bildumaren aurkezpena izango da akustikoan. Aurkezpen kontzetuan talde hauek parte artuko dute, Humus (Natalia eta Mantxi) Glaukoma (Juantxo eta Pando), Eraso! (Sergio eta Nestor), Han!, Belarmiñak (Joxi eta Iki), Bi Bala (Aitzol eta Pitxu), Libe, Zea Mays (Aiora eta Pitti), Estricalla (Fer eta (Hodei). Ez galdu!
GIPUZKOA: XIII. Dantza Zirkuitua
Adi dantzazaleok! Gipuzkoako herrietara gustu guztientzako dantza eskaintza dakar asteburu honetan XIII. Dantza Zirkuituak. EliralE konpainiak Xihiko aurkeztuko du Errenterian eta Delrevés Vertical Dance konpainiak Uno, udalerri bereko Xabier Olaskoaga Plazan. Bestalde, Oskara Arrasaten ikusi ahal izango da Kukai Dantzaren eskutik, eta Iker Karrera eta Fernándo Lázaroren Las otras piezas, berriz, Hondarribian.
KOREOGRAFIA: “XIHIKO”
NON: Niessen Aretoa (Errenteria)
NOIZ: Ostiralean, maiatzaren 26an
ORDUA: 18:00
NON: Amaia Udal Antzokia (Arrasate)
NOIZ: Larunbatean, maiatzaren 27an
ORDUA: 19:30
NON: Auditorium Itsas Etxea (Hondarribia)
NOIZ: Igandean, maiatzaren 28an
ORDUA: 20:00
NON: Xabier Olaskoaga Plazan (Errenterian)
NOIZ: Larunbatean, maiatzaren 27an
ORDUA: 20:30
ARRASATE: Euskal Herriko Batukaden 5. Topaketa
Ufa! Hau da festa! Hemen da Euskal Herriko Batukaden 5. Topaketa! Aurtengo edizioa, 2017ko maiatzaren 27an izango da Arrasaten. Aurrekoa Zornotzan izan zen, 2016ko maiatzaren 21ean; Zaparrada eta Dinbi Banda batukadek antolatutako egunaren kartel ofiziala eta bideo laburpena dituzue hemen. 200 bat lagunek pate hartu zuten modu aktiboan gure topaketan. Informazio guztia hemen topatuko duzue. Batukaden soinue, jo ta sue!