Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Asteburu honetarako planez gainezka daukagu agenda... ez da erraza aukera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-26/@@download/image/Umore-Azoka.jpg
2017/05/18
berria
Asteburu honetarako planez gainezka daukagu agenda... ez da erraza aukera!
Ze plan astebururako?

LEIOA: Barrez lehertu Leioako Umore Azkoan

Gaur arratsaldean, hilak 18, irekiko ditu ateak Leioako Umore Azokak. Kaleko Arteen inguruan pasioz beteta egongo diren 4 egunetan, 25 ikuskizunekin eta erabateko 10 estreinaldirekin gozatzeko aukera duzu. Gure gomendioa: Shakti Olaizolaren BALDIN BADA ikuskizuna. Hemen kontorsionistari egin genion elkarrizketa!

 

 

DONOSTIA: Olatuek talka egingo dute hirian

Asteburu honetan herritarrek hartuko dute Donostia, eta haiek proposatutako kultur ekimenak eskainiko dituzte hiri osoko auzoetan. Dagoeneko zortzigarren edizioa du Olatu-Talkak; jaialdian, musika, merkatuak, zientzia eta munduko festak izan dira ardatz. Aurten 160 proposamen inguru jaso dira eta merkatuetako eta kontzertuetako deialdiak ere arrakastatsuak izan dira eta, ondorioz, programazioa bereziarekin dator aurten. Besteak beste, Kontzertour kontzertu zirkuitua egingo da. Maiatzaren 19, 20 eta 21ean hiri osoan zehar, kalean jarriko diren agertokietan, eta festa kaian amaituko dute. Hona hemen ekitaldietako batzuk.

 

IRUÑEA-BILBO: Anne Etchegoyenen bakarkako emanaldia

2015eko irailean, bilaketa espiritual eta pertsonalari ekitea erabaki zuen Anne Etchegoyenek, Donejakue bidea eginez. Hilabetean burutu zuen 880 kilometroko zeharkaldia eta hori izan da, hain zuzen, bere hurrengo albumerako inspirazio-iturri; Lau Haizetara. Bakarkako emanaldia eskainiko du ostiralean, hilak 19, Iruñeko Gayarre Teatroan, 20:00etan, eta larunbatean, hilak 20, Bilboko Arriaga Antzokian, 20:00etan.

 

BAIONA-IRUÑEA: MAIATZALDIA

Zortzi ekitaldiekin dator aurtengo Iruñea-Baiona Maiatzaldia. Iruñea eta Baiona arteko kultur harremanak sendotu nahian antolatu dugu II Iruñea Baiona Maiatzaldia, Baiona eta Iruñean dagoen eskaintza kulturala ezagutzeko eta ezagutarazteko asmoz.

- Maiatzaren 18an, arratsaldeko 19.00etan, Baionako Euskal Museoan.
      1) Irakurketa literarioa: "Historia eta imaginarioa"
       Partaideak: Aingeru Epaltza, Luis Garde eta Rosa Arburua
                            - Aingeru Epaltza: “Hiri buruzagiak”
                            - Luis Garde: “Bi gerrei buruzko poesia errezitaldia”
                            - Rosa Arburua "Historia sentimendutik"
     2) Liburu aurkezpena: “38 idazle nafar –narratiba-” Jose Angel Irigarairekin.
     3) Bideo emanaldia: “Irudipenezko istorioak”

- Maiatzaren 19an, ostirala, arratsaldeko 19.30ean, Zaldiko Maldiko Elkartean.
      1) Umore saioa “Bestaldekoak” Asisko Urmeneta eta Peio Etxekoparrekin, Zaldiko Maldiko Elkartean.

 

AZKOITIA: Ane Leux eta Izaro zuzenean

Azkoitiko Elkargunean elkartuko dira IZARO eta ANE LEUX, ostiral honetan, hilak 19, 20:00etan. Sarrera erosteko jo hona

 

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, jarduera bereziak antolatu dituzte hilaren 18tik 22ra Euskal Herriko hainbat museoek. Gipuzkoako museoetan ekitaldi eta jarduera bereziak antolatu dituzte. Hemen beren proporasmenak.

 

EIBAR-ARRASATE: Dantza Zirkuitua

Harri, orri, ar eta Burbujas de papel ikuskizunak ekarriko ditu Eibarrera eta Arrasatera XIII. Dantza Zirkuituak. Dantzaz Konpainiaren eta Múcab Dans taldearen antzezlanak honako egunotan egongo dira ikusgai:

KOREOGRAFIA: “Harri, orri, ar”
NON: Coliseo Antzokia (Eibar)
NOIZ: Maiatzak 19, ostirala
ORDUA: 20:30
KOREOGRAFIA: “Burbujas de papel”
NON: Amaia Udal Antzokia (Arrasate)
NOIZ: Maiatzak 20, larunbata
ORDUA: 17:00