Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Eguraldi txarra ez da aitzakia asteburu honetako planak alboratzeko! Hemen dira gure gomendioak: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-21/@@download/image/singin-in-the-rain-1.jpg
2017/03/23
albiste-laburra
Eguraldi txarra ez da aitzakia asteburu honetako planak alboratzeko! Hemen dira gure gomendioak:
Ze plan astebururako?

AMURRIO: Niña Coyote eta Chico Tornado + Kokein

GAZTEZULOn oso gogoko ditugun bi talde batera ikusteko aukera paregabea duzu! Batera ariko dira Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea eta Kokein taldea. Bi talde hauen zuzenekoak zurrunbilo musikal batean murgilduko zaitu. Larunbatean joko dute, Amurrioko Burubio aretoan; informazio gehiago hemen.

 

 

 

TOLOSA: Gozategik 25 urte

Orioko Gozategi taldeak 25. urteurrena ospatzen hari direla eta martxoak 25 larunbatean, 22:30etan ,Bonberenean izango dira.
Sarrera 8 eurotan.

 

BIARRITZ: Francoren bilobari gutuna

Artedramaren Francoren bilobari gutuna ikusteko aukera duzu ostiral honetan, martxoak 24, Biarritzeko Colisée aretoan. Emanaldia
20:30etan hasiko da.

BAIGORRI: Petti akustikoan

Petti & Etxeko Uztaren kontzertu elektrikoen aldean, bestelakoak dira Pettik bakarka eskaintzen dituenak. Gertutasuna eta goxotasuna transmititzen dute. Hala ere, dena ez da gozoa; kantuen hitzetan, badira mina, damua eta amorrua ere. Bere ahotsaren ukenduz sendatuko ditu, ordea, irekitako zauriak. Emanaldia Baigorrin (Bixentainia) ostiralean, hilak 24, 21:00etan. Informazio gehiago hemen.

 

GASTEIZ: Aukeratu zure doinua

Gustu guztiak asetzeko eskaintza dakar asteburu honetan Gasteziko JimmyJazz aretoak. Bota begiratu bat, eta aukeratu zure gustuko taldea! Informazio guztia hemen.

 

DONOSTIA: Hesian + Watxuwei

Hesianek Intxaurrondoko Kultur Etxean ospatuko ditu bere ibilbideko hamar urteak, eta Watxuwei taldea izango du bidelagun. Ziur ezagutzen duzula Hesian, baina Watxuwei inoiz aurretik entzun gabea bazara, jakin David Bowie, The Cure, Pixies eta Bap!! bezalako klasikoen nahiz gaur egungo Berri Txarrak edo Willis Drummond taldeen bertsioak egiten dituztela. Sekulako plana! Zita larunbatean da, martxoak 25, 22:00etan. Informazio guztia topatuko duzu hemen.