Ze plan astebururako?

Pixkanaka udazkenera gerturatzen goaz, etaerrutinara bueltatzearen ajea pasata, asteburu musikal oparoa dugu aurretik!Findu belarriak, hau hasi besterik ez da egin eta!
TOLOSA- Bonberenea: Rock aukera paregabea
Anteros Bartzelonako taldeak eta Erromak jokodute Bonberenean irailak 17, larunbata 22:30 etan. Sarrera 6 eurotan eskuratudezakezu, beraz, ez galdu aukera!
ZANGOZA- Txosnak eta festa barra-barra
Larunbata fin ospatuko dute Zangotzan; irailak17. Egun osoko festa izango dute; gauerako, Altxatu, Jaleo, Against You eta DJPistatxo. Sekulako parranda!
DONOSTIA-Belodromoa: Zinema eta musika fusioa
Irailaren 17 larunbatean, eguerdiko 12:00etan,zinema musikak hartuko du Belodromoa, Zinemaldiaren programazioaren baitan.Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak hainbat filmatako soinu bandakinterpretatuko ditu, film horietako irudiekin egindako musika eskainiz.Sarrerak doan dira.

ORMAIZTEGI: Kulturaren topaketa
Kulturakzio, herritarrentzako plaza irekiazeztabaidatuko dute Ormaitzegiko Udaletxeko arkupeetan. Zita larunbatean da,10:00etan. Bertara gerturatzen den edozein pertsonen artean sortutako topagunebat da. Parte-hartzaileek beraiek kudeatzen dute topaketa eta gai nagusi bateninguruan norberak bere iritzia, proposamenak, kexak, etab. adieraztendituelarik. Herriko Kultura eta Aisiaren bilakaera, ohituren aldaketazeztabaidatuko dute.
BILBO-Kafe Antzokia: Rural Zombies eta JohnBerkhout zuzenean!
Irailak 17, larunbata, 22:30etan Rural Zombieseta John Berkhouten zuzenekoez gozatzeko aukera izango duzu Kafe Antzokian!
DONOSTIA-Musika Parkean bizikletaz
Badakigu Musika Parkeanek aurten ez duelazorte handirik izan eguraldiarekin, baina antolatzaileak itxaropentsu daude,eta igande honetan, irailak 18, Cristina Enea parkera joateko deialdia egindute, bizikleta eta guzti!