Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Kukai eta lagunak
Hamabosgarren urteurreneko ospakizun gisa, Kukaik dantza eta musika batzen dituen ikuskizun berezi hau proposatzen du. Hala, eszenatokian, lagun dituen hainbat musikari eta talderekinegingo du topo Kukaik: Oreka Tx, Kalakan, Iñaki Salvador, DZ, Piter Ansorena, eta gehiago! INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.
Musikariak:
Iñaki Salvador, pianoa & akordeoia
DZ dj
Oreka TX, txalaparta
Iñaki Tellerria, perkusioa
Andoitz Antzizar, trikitixa
Gonbidatuak:
Kalakan Trio, ahotsa eta perkusioa
Piter Ansorena, txistu a
Itziar Etxegia, biolina
Ereintza, Goizaldi etaEskola Dantza Taldeak
BERMEO: Ken Zazpi
Ken Zazpi taldeak kontzertua eskeiniko du Martxoaren 11an Bermeoko Kafe Antzokian , Eleizalde Ikastolaren 50 urteurenaren ekintza barruan. Sarrerak salgai aurkituko dituzu web orrian eta ohiko lekuetan (Bermeoko Kafe Antzokia , Luma Liburudenda , Ospa Taberna (Gernika). Ikastolan ere egongo dira.
DONOSTIA: DFERIAren amaiera apoteosikoa
dFERIA2017ko edizio honetan, gai nagusia DENBORA izan da, honelako galdera irekiei erantzuteko: Edipok ezin izan zuen ezer egin bere patuaren kontra, eta guk, zer ahal dugu guk?, ba al dugu gure etorkizunean esku hartzerik?, eta denbora kontrolatzerik?, zer prezio du denborak?, Neurtu, bai, neur dezakegu... baina geldiarazi, eta sentitu, eta ez sentitu? Zer garrantzi du denborak egitate eszenikoan?
Azken eguna duzu gaur, martxoa 9, DFeriako antzezlanez disfrutatzeko. Aukeratu zure ekitaldia HEMEN.
GASTEIZ: Korrika Kulturala "Erradikalak gara, BERtsotan-BERritsuketan"
Gaur, hilak 9, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean,(Atrioa) 20:30ean, Korrika Kulturalaren barruko ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera duzu: "Erradikalak gara, BERtsotan-BERritsuketan". Beatriz Egizabal eta Ane Labaka Mayozen eskutik. Antolatzailea: Euskaraz Koop.

Aurrez izena eman behar da (943 88 99 00). Kopuru mugatua. Izena emateko epea: martxoak 10, ostirala, arratsaldeko 19.00ak arte. 3€ (1,5€ Famili Txartelarekin).
ORDIZIA ETA TOLOSA: Ahoz Aho jaialdia, hamargarrenez
Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia martxoaren 2tik 25era bitartean egingo da hamargarren aldiz. Ohi bezala ekitaldi gehienak Ordizian eta Tolosan izango dira, eta aurten beste bi hiri gehitu zaizkie: Irun eta Donostia.
Martxoak 9, osteguna:
Herria: Albiztur
- Lekua: Herri Eskola
- Artista: Iñaki Carretero (Euskal Herria)
- Ordua: 14:30
- Artista: Iñaki Carretero (Euskal Herria)
Martxoak 10, ostirala:
- Herria: Tolosa
- Lekua: Auzo-Etxea - Amaroz
- Artistak: Itziar Saenz De Ojer (Euskal Herria) + Nagore León (Euskal Herria)
- Ordua: 22.00
- Artistak: Itziar Saenz De Ojer (Euskal Herria) + Nagore León (Euskal Herria)
- Lekua: Auzo-Etxea - Amaroz
Martxoak 11, larunbata:
- Herria: Ordizia
- Lekua: D`Elikatuz Gunea
- V Ipuin Narrazio Lehiaketa
- Artista: Ekaitz Gikoetxea (Euskal Herria)
- Lekua: D`Elikatuz Gunea
- Ordua: 19:00
GERNIKA: Lekuek musika festibala
Gernikako Lekuek musika festibala martxoaren 11tik 19ra izango da. Besteak beste, honako hauek hartuko dute parte jaialdian: Capsula, Kepa Junkera, The Limboos, Luma, Guadalupe Plata, Solea Morente, Nick Moss, Sumision City Blues, Inoren Ero Ni eta The Kinky Coo Coo's.
DONOSTIA: Muxua da mezua
Amaitzeko, iganderako plan polita aukeratu dugu zuretzat:
Muxua da mezua edo Kiss my Kiss Diálogos de Cocina nazioarteko kongresuaren seigarren edizioari hasiera emango dion Mugaritzen performance ludikoa da. Bertan soziologo, artista eta sukaldari desberdinek jatearekin, hitz egitearekin, abestearekin eta muxu ematearekin lotutako gizarte-arauekin esperimentatzera gonbidatzen dituzte parte- hartzaileak ekitaldirako esklusibotasunez diseinatu dituzten litxarkeri sorta baten bidez. Eraztunak, tatuajeak, polboroi pikanteak, mihiak eta musuak haur, gazte, zein helduek elkarrekin jolasteko eta sortzeko.
Zer zapore dute musuek? Eta zer forma? Nola eman daiteke muxu aho betez? Zer sentitzen da gozokizko hodeien gainean ibiltzean?
Informazio gehiago: Muxua da mezua (Kiss my Kiss) (Tabakaleraren webgunea).