Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Konturatu al zara martxoan gaudela? Zelaiak lorez betetzen hasi dira, GAZTEZULOren zenbaki berria inoiz baino politagoa gelditu zaigu... Eta asteburua planez beteta dator! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-16/@@download/image/HOA 2 .jpg
2017/03/02
albiste-laburra
Konturatu al zara martxoan gaudela? Zelaiak lorez betetzen hasi dira, GAZTEZULOren zenbaki berria inoiz baino politagoa gelditu zaigu... Eta asteburua planez beteta dator!

BILBO: Akustikoak Biban

Martxoak 3 ostirala, 20:00etan, ESTANKONA taldea akustikoan entuzteko aukera duzu. Estankonaren musikak adar asko ikutzen ditu baina rock eta poparen gertutasuna mantentzen dute bere abestiek. Bakarrean arituko da oraingoan, bere gitarraren laguntzaz.

 

 

ELORRIO: 'Harri, Orri, Ar'

Ez galdu Harri, Orri, Ar antzezlana Elorrioko Arriola antzokian, martxoak 4, larunbata, 20:00etan. Dantzaz, Eragin eta Fleischmann Cookin Group dantza taldeen koprodukzioa da, Jorge Jauregui, Paolo Mohovich, Sara Olmo eta Victor Launay (Les Vikings) dira lan honetako dantzariak. Bitxikeria moduan, jakin atrezzoa jangarria dela, eta euskal sukaldaritzarekin lotutako lehengaiak erabiltzen dituztela.

 

DURANGO: Plan sorta Plateruenan

Asteburu osoan plan sorta ederra duzu Durangoko Plateruenan; adi larunbateko ekitaldiari, Eagles talde mitikoaren bertsioak entzungo dituzu eta Hey Mr.Neken taldearen eskutik!

 

DONOSTIA: Idiot Txou

Bi esatarik eta teknikari batek zuzeneko irratsaio bat egingo dute antzokitik zuzenean. Irratsaioak audientzia arazo larriak izango ditu, entzuleek apenas deitzen dute. Baina hala eta guztiz ere, gure protagonistek entretenimendurako tarte bat izatea nahiko dute, arazorik gabe, audientzia lortu eta kaleratzea saihestuko diena. Inork ere deituko ez duenez, aukera bakarra geratuko zaie: antzokiko ikusleekin hartu-emana izan eta entzule faltsuen rolak hartuaz deiak jasotzen ari diren itxurak egitea, betetze lanetarako sikiera. Eta entzule berri baten plantak egingo dituzten bakoitzean edukiak pikutara joango zaizkie eta kaosa etorriko da, egungo albisteen inguruan umorezko kritika egiten amaituaz. Purrustadak biderkatu egingo dira, eta deskalabrua ere bai.

Donostiako Imanol Larzabal Aretoan (Lugaritz K.E.) martxoak 4, larunbata, 20:00etan eta martxoak 5, igandea, 19:30ean, 10 euroren truke, primeran pasako duzu Dorleta Urretabizkaia, Asier Hormaza eta Javier Merinok osatutako lantaldearekin! Garbi Losadak idatzi eta zuzendutako lana da. Informazio gehiago: Ados Teatroa