Ze plan astebururako?

GASTEIZ: AITZINA FOLK 2019
Ataxia telangiektasiarako tratamendua bilatzen ari den ikerketa-proiektu bat finantzatzeko dirua biltzea da jaialdi horren helburua. Gaixotasun genetikoa da, eta neurodegeneratiboa, oraindik sendabiderik ez duena. Euskadin mutil bi daude gaixotasun horrek jota, eta 30 ume eta gazte inguru Estatu osoan. Aitzina Folk azaroa eta abendua bitartean egingo da, Vitoria-Gasteizko hainbat agertokitan. Orotara hogei emanaldi eta tailer baino gehiago; horietako asko dohainik eta publiko guztietarako.
Talde ospetsuen emanaldi handiak gozatzeko aukera da Aitzina Folk, baita artista berriak ezagutzeko aukera ere. Jaialdi kulturaniztuna da, musika tradizionala eta bertako folka barne, baita beste gune geografikoetakoa ere, nazioarteko taldeak, dantzak, tailerrak, kalejirak, hitzaldiak, eskolen partehartzea, eta batez ere, giro bikaina. Kalitateko folkaren eskutik ondo pasatzeko aukera.
LEKEITIO: LEKEITIOKO EUSKAL ZINE BILERA
Euskarazko zinemaren presentzia indartzeko helburua duen jaialdia da Euskal Zine Bilera: egin diren, egiten ari diren eta egingo diren euskarazko filmen eztabaidarako eta ikuskaketarako bilgunea.
BILBO: ZINEXIT 2019 - BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO ZINE ERAKUSKETA
Giza eskubideen gaiarekin erlazionatutako urteko nazioarteko dokumental aipagarrienetako hiru; “Awlad - Hesiak Gainditu” euskal ekoizpenaren erabateko estreinaldia; eta Alfred Hitchcocken “Falso Culpable” klasikoaren proiekzioa dira ZINEXITen, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiaren, hamargarren edizioko programaren ardatza.
Filmak doan proiektatuko dira 19:30ean Bilboko Golem Alhondiga zine aretoetan, datorren asteko astelehenetik ostiralera, eta saio bereziak ere egongo dira Gasteizen, Barakaldon eta Basaurin.
TOLOSA: TITIRIJAI 2019 - TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA
Beste behin ere, azaroaren 23tik abenduaren 1era Titirijai ospatuko da, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia.
Bederatzi egunetan Tolosako kaleak txotxongiloz, txotxongilolariez eta haurrez beteko dira. Bederatzi egun non txotxongiloak mugitzen dituenen eta ikusten ditugunen emozioak pil-pilean egoten diren, Tolosa maiteko txoko guztietan.
GASTEIZ: GARI + LIBE + ANARI + JON BASAGUREN: "IZAN ZAITEZ NEU"
Ostegun honetan, zita duzu Jimmy Jazz Aretoan; ezin duzu galdu Izan zaitez neu era akustikoan egingo den elkartasunezko kontzertua. Gari, Libe, Anari eta Jon Basaguren-ek hartuko dute parte, eta musikari bakoitzak aurkeztuko du hurrengoa, honen bertsio bat eginez.