Ze plan astebururako?

ONDARROA: Xabi Bandini
Marabilli festibalean gozatzeko prest? Xabi Bandini bueltan dator eszenatokietara bakarlari gisa atera duen lehenego lanarekin, Begibakar. Naparrak, Alberto Isaba musikaria lagun duela, elementu minimoekin egindako emanaldia eskeiniko digu: ahotsa, kitarra eta sintetizadorea. Ostegunean, hilak 3, 22:30ean, Beikozinin!
GALDAKAO: 'Erlauntza'
Oraindik ez baduzu Vaiven Produkzioen maisulan hau ikusi, ez galdu aukera ostiralean, hilak 4, 21;00etan, Torrezabal Kultur Etxean. Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…
- Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Testua eta Zuzendari Laguntzailea: Kepa Errasti
- Aktoreak: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Naiara Arnedo
DONOSTIA: Dantzan Bilaka
2019ko Dantzan Bilakaren jardunaldiak Donostiako Tabakaleran izango dira urriaren 4, 5 eta 6ean. Urtetik urtera EAEko 3 hiriburuetatik egiten den txandakaketari segida emanez.
Aurten sorkuntza koreografikoen proiektuak aurkeztuko dituzten partaideak hauek dira: Angela Millano, Almudena Pérez, Sara Paniagua, Ana Capilla, Tonatiuh Díaz, Andrés Alarcón, Koldo Arostegui, Lorea Ibarrondo eta Aiala Etxegarai. Eta ekintza paralelo moduan, Carolina Mendonçaren gidaritzapean hitzaldi bat eta tailer bat antolatu dira.
GETXO: Antzerki Jardunaldiak
37 urteko ibilbidea ospatuko dute aurten Getxoko Antzerki Jardunaldiek:
Urriaren 4an (ostirala)
PINOTXO (Glu Glu)
Muxikebarri (Ereaga)
18:00 / 5 € / haurrentzat; euskaraz
Urriaren 5ean (larunbata)
BALDIN BADA (Shakti Olaizola)
San Nikolas plaza (Algorta)
13:00 / sarrera dohainik
zirkua-dantza; adin guztiak
Urriaren 6an (igandea)
SARDINA FRESKUE! (Organik)
San Nikolas plaza (Algorta)
13:00 / sarrera dohainik
dantza; adin guztiak
SEI (Dantzaz)
Muxikebarri (Ereaga)
19:00 / 10 € / dantza; helduentzat