Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Udazkenari merezi duen ongietorria emango diogu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1569489673.09/@@download/image/zeplan_home.jpg
2019/09/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Udazkenari merezi duen ongietorria emango diogu!
Ze plan astebururako?

BILBO: Ja! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia

Irailaren 26tik urriaren 6ra egingo den Ja! Bilbaoren hamargarren edizioak hogeita hamar gonbidatu baino gehiago bilduko ditu xede laudagarri batek bultzatuta: umorea adimenaren, zibilizazioaren, kulturaren, askatasunaren eta bizipozaren adierazpen gisa aldarrikatzea. Bederatzi egunetan zehar, idazle, kazetari, aktore, ekonomialari, komiko eta zinemagile ezberdinak eszenatokira igoko dira, mikrofonoa eskuan, haien elokuentzia, erudizioa eta umore-sena, 2010eko irailean estreinatu zenetik ekitaldiaren bereizgarria dena, erakusteko. Programazioa doakoa da eta sarrera librea tokia bete arte.

GASTEIZ: Aiama eta Aneguria

Ene Bada! leloa daroan #Bira2019 honetan, bakarlari bezala musikagintzan pairatzen dituzten egoera ezatseginen aurrean eta sentitzen duten hauskortasun profesionalari ekiteko ahizpatasunean lotu dira Aiama eta Aneguria. Ez da edonolakoa artistok partekatzen dutena bizipoz kutsakorra, musikaren bitartez transmititu, dantzatu eta egunez zein gauez jotzeko gaitasuna. Oraingo honetan Eskilarapeko Soinuak zikloaren udazkeneko lehen saioa eskaintzera etorriko dira Oihanederrera. Irailak 26, 19.30ean!

TAFALLA: Elkartasun kontzertua

Larunbatean, hilak 28, elkartasun kontzertua egingo dute Tafallan. Ateak 19.30ean irekiko dituzte, eta bertan parte hartuko dute honako artistek; Gorka Urbizu, Aizkorak Zorroztu and The Mia Wallace Band, Skabidean and the Black Birds, Iseo & Dodosound with The Mousehunters. Gozatu!

IRUN: Irun Zuzenean

Irunek zuzeneko musikarekin hitzordu bat izango du irailaren 28an. 2019ko IrunZuzenean jaialdiak musika, kultur eta jarduera jardunaldi bat eramango du Urdanibia plazara.

Aurretik egin diren beste esperientzia batzuen oinordeko izango da jaialdi hau eta formatu zabala izango du; izan ere, estilo askotariko musika bilduko du egun osoan hiru eszenatokitan, kartel-buruek eta bertako taldeek joko dute, eta jarduera osagarriak ere egingo dira egun osoan. Jarduera horien artean, artisautzako azoka txiki bat egingo da, eta dohainik eman ahal izango da izena.

GETXO: Getxo Sound Fest

Dorian, Miss Caffeina, Depedro eta Coti arituko dira, besteak beste, irailaren 19tik 29ra Getxo Sound Fest jaialdiaren bigarren edizioak hartuko dituen bi asteburuetan.

Horiez gain, beste hamaika taldek joko dute, hala nola La Habitación Rojak, Los Coronasek eta Debajo del Paraguas, Mabü eta Fakeband getxoztarrek. Ondo pasa!

 

BILBO: Dantzaldia

Edizio berri honekin Dantzaldia bere 20. urteurrenera ailegatzen da. Sortzaile askorekin ospatuko dute edizio hau eta haiekin batera parte-hartze tailerrak, lan-prozesuak, estreinaldiak, masterclass-ak, emanaldien osteko topaketak eta kolaboratzaileak izango dira. Jaialdiaren inaugurazioa irailaren 26an izango da Rekalde Aretoan, Mario Bermúdezek eta Catherine Couryk sortutako Duet Alanda piezaren aurkezpenarekin.

Irailaren 28an Olivier Duboisek bere intentsitatea eta bere ohiko zintzotasun gordina ekarriko ditu Azkuna Zentrora Pour sortir au jour piezarekin.