Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Prest abuztuko azken egunei zukua ateratzeko? Bilboko jaietako azken txanpan eskaintza zabala edukitzeaz gain Euskal Herriko beste txoko ugaritan ere bada zer eginik. Plan faltagatik behintzat ez geratu etxean! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1566461498.18/@@download/image/ze plan irudia.jpeg
2019/08/22

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Prest abuztuko azken egunei zukua ateratzeko? Bilboko jaietako azken txanpan eskaintza zabala edukitzeaz gain Euskal Herriko beste txoko ugaritan ere bada zer eginik. Plan faltagatik behintzat ez geratu etxean!
Ze plan astebururako?

ABUZTUAK 22
Bilbo, nola ez...
Bilboko jaietan musika nonahi aurkitu daiteke. Hemen egongo den eskaintza zabaletik hartutako gure gomendioak:

Olatz Salvador Donostiarra bira betean dabil eta 18:30etatik aurrera Triangune txosnagunean izango da The Crazy Wheels Band-ekin batera.

Txosnetatik gehiegi urrundu gabe, Algara txosnan rock zaleen desirak beteko dituzten hiru talde bikain egongo dira 23:00etatik aurrera: Lisabö, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Bihotza.

Distortsiotik apur bat urrundu nahi baduzu Abandoibarran La Maravillosa Orquestra del Alcohol arituko da 23:30etatik aurrera bere folk doinuak lau haizetara zabaltzen. Aipatu beharrik ez dago kontzertu guztiak doan direla.

Modus Operandi eta Nizuri Tazuneri
Non: Ibarra (Gipuzkoa)
Prezioa: Doan
Ordua: 23:30
Musikaz modu lasaiagoan gozatu nahi baduzu, Bilboko nahasmenetik urrun Ibarrako plaza tronpeta doinuak izango dituzu Modus Operandi-ren eskutik eta elektronika erritmoak Nizuri Tazuneri-rekin.

ABUZTUAK 23
Huntza eta Nøgen
Non: Laudio (Araba)
Prezioa: Doan
Ordua: 22:00
Aurrera doa Huntza (argazkian) taldearen udako bira. Abuztuaren 23an Laudiko plazan ariko dira zuzenean, eta bertan Nøgen talde donostiarra izango dute agertoki gainean lagun. Azken urteetan euskal musika eszenan agertu diren bi talde arrakastatsuenak buruz buru.

Dingwash Reggae band
Non: Arantza (Nafarroa)
Prezioa: Doan
Ordua: 22:30
Hendaiatik datorren taldeak reage doinuz beteko du Arantzako aterpea. Ondo afaldu ostean musikaz gozatzeko aukera paregabea.

Elliot Murphy Band
Non: Zangoza (Nafarroa)
Ordua: 23:00
New York-eko rockero beteranoak bizkarrean 35 disko ditu eta oraindik ere biran jarraitzen du bere esperientzia eta dotorezia zabalduz. 20 urtetik gorako ibilbidea eduki arren aretoak lepo betetzen ditu. Oraingo honetan Euskal Herrira dator bere bandarekin.

Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio)
Non: Sarobe zentroan, Urnieta (Gipuzkoa)
Prezioa: 5€
Ordua: 19:00
Antzerki-bakarrizketa moduko honetan, umorea ardatz harturik, maitemintzeak dakartzan argi-ilunez arituko da Aitziber Garmendia. Maitemintzean denok baikara mozolo hutsak!

ABUZTUAK 24
Liher + IRA

Non: Elgoibar (Gipuzkoa)
Prezioa: Doan
Ordua: 23:00
Elgoibarko jaietan egitarau propioa prestatu dute Gune Askean. Larunbatean Liher eta IRA taldeak arituko dira zein baino zein, euren doinu indartsuekin publikoa gozarazten.

En Tol Sarmiento
Non: Ikeora (Araba)
Prezioa: Doan
Ordua: 22:00
En Tol Sarmiento taldea Ikeora herrian ariko da zuzenean uda honetan burutzen ari den kontzertu biraren barnean. Parranda giroa bermatuta dago.

Biznaga
Non: Azkena aretoa, Bilbo (Bizkaia)
Prezioa: Aurrez 10 euro, bertan 12 euro.
Ordua: 21:30
Aipatu dugu Bilboko eskaintzaren aniztasun eta ugaritasuna eta horregatik berriz ere Bilbora gatoz. Punk azkarrenaren eta rock melodikoaren onena eskaintzen ditu taldeak, merezi dute euren zuzenekoek.