Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Eguzki ala euri, ez gelditu etxean! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1564649387.73/@@download/image/zeplan_home.jpg
2019/08/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Eguzki ala euri, ez gelditu etxean!
Ze plan astebururako?

IRUÑEA: HARRESIETAKO JAIALDIA

“Zergatik da harria harri? Eta bere izaeraren kontra iraultzen bada? Eta amesteko gogoa pizten bazaio? Hazteko edo txikitzeko, kolorez aldatzeko… Inguruko zuhaitz, belar, landareei bezala…” Harri bizia, Kukai Dantza konpainiaren ikuskizuna. Iruñeko harresiak itxuraldatzen dira abuztuan: nagusitu egiten dira, agertoki natural paregabe bihurtzen hiriko uda-jaialdiaren barruko dantza-, musika-, zirku- eta antzerki-ikuskizunetarako. Ziudadelan izango dira emanaldiak, abuztuak 1 – 21.

DONOSTIA: MUSIKA HAMABOSTALDIA

Gaur abiatuko da 80. Musika Hamabostaldia. 30 egunez, 90 emanaldi baino gehiago izango dira Donostiako hainbat tokitan, baita Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Lapurdiko 22 herritan ere. Musika Hamabostaldiak sekulako egitaraua antolatu du urteurrena ospatzeko; ez galdu!

BASTIDA: KORTEZARRA FILM LABURREN JAIALDIA

Ekainaren 28an Korterraza Arabaren 5. edizioa hasi zen. Film laburren aire zabaleko jaialdia Araban zehar ibiltzen da udan, azken urteko lanik onenekin. Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailaren hasieran lehiaketak 31 proiekzio eskainiko ditu Arabako Lurralde Historikoko 28 herritan. Ostiralean Bastidan ikusi ahalko dira filmak, 22:00etan.

BERANGO: ZE ESATEK

Ze Esatek musika taldea agur esateko biran bete-betean sartuta dabil, eta Berangoko festetan zuzenekoa eskainiko du, 23:30ean, Elexalden. Ez galdu!

HERNANI: 'LAU EME'

Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan. Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak ematen ari diren arren, erne jarraitu behar delako. Amore eman gabe... Dagoeneko ez dira haien seme-alaben eta familiaren zaintzaile hutsak, apurka haien lana eta baldintzak hobetzen doaz, sufritutako korse eta jantzi deserosoez aske dira orain, gizartearen erabakietan zeresana dute...

Ez galdu Haatik Dantza Konpainiaren proposamen interesgarri hau ostiralean, hilak 2, 20:00etan, Hernaniko Ave Maria Parkean.

BASTIDA: 'SAGARTU'

Sagarra hartu, sagarrarekin eta sagarrari dantzatu. Sagarraz mintzatu, sagarrarekin kantatu, sagarra dastatu, sagarra eragin, sagarrarekin jolastu eta erotu. Sagartu.

Konpainiak: Oinkari Dantza Taldea eta Hika Teatroa.

Emanaldia: Larunbata, hilak 3, Bastidan, 23:30ean.

Ikuskizunaren fitxa osoa, hemen.

DEBA: MUSIKA JAIALDIA

Abuztuaren 1ean abiatuko da Deban Udako Musikaldia. Urtero bezalaxe, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu du Udalak musika ziklo hau. 36. edizio honetan, lau kontzertu izango ditugu abuztuko ostegunetan.

Duo Sarasate arduratuko da aurtengo musikaldiari hasiera emateaz. Jonathan Mesonerok (biolina) eta Mercedes Medinak (pianoa) osatuta, errezital ugari eman ditu bikoteak 2016an taldea sortu zutenetik. Abuztuaren 1ean, arratsaldeko 8etan, Santa Maria elizako klaustroan izango dira. 

Debako Udako Musikaldia 2019: egitaraua (pdf)