Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? San Ferminak amaitzera doaz, uda hasi besterik ez da egin! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1562832051.43/@@download/image/zeplan_home.jpg
2019/07/11
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

San Ferminak amaitzera doaz, uda hasi besterik ez da egin!
Ze plan astebururako?

EUSKAL HERRIA: Karmengo jaiak

Asteburu honetan, kostaldeak zeharkatu dezakezu Karmengo jaiak herriz-herri eta auzoz-auzo ospatzen. Guztiak izango dira epikoak, baina, posible baduzu, bisitatu Añorgako Festak; sekulako festa giroa antolatu dute! Egitaraua ezagutu hemen.

BILBO: BBK Live jaialdia

Bilbao BBK Livek itxi du aurten uztailaren 11, 12 eta 13an Kobetamendiko ingurune natural paregabean egingo den hamalaugarren edizioko kartela. The Strokes, mende honetan rocka berpiztu izanaren errudunak; Liam Gallagher, garai guztietako frontman esanguratsuenetako bat; Thom Yorke Tomorrow’s Modern Boxes, Radiohead taldeko liderraren proiektu paraleloa; Rosalía, Coachellan izandako mundu mailako arrakastatik bueltan; Weezer, Espainian eskainiko duen emanaldi bakarrean; Suede, inoiz baino indar handiagoarekin, eta Damon Albarnen supertaldea, The Good, The Bad & The Queen, besteak beste. Gozatu!

ETA ONDOREN... BERRI TXARRAK lagun artean

Berri Txarrak taldeak lagun artean esan nahi du agur, bai agertokian bai handik kanpo ere. Hori dela eta, kontzertu handia antolatu du uztailaren 14rako Kobetan, BBK Live 2019 jaialdiaren eremuan. 

Ikusi Arte bira ospakizuna izatea nahi dutela azpimarratu dute behin eta berriro, Berri Txarraken zaleek erakutsitako maitasun adierazpen erraldoiari esker onez erantzuteko ahalegina. Kobetamendiko ez-ohiko kontzerturako prestatu duten egitaraua bi helburu horiek betetzeko asmoz tajutu dute.

Zortzi bat orduz, guztira ia 70 sortzaile bilduko dira gogoangarria izango euskal kulturaren ospakizun jaialdi erraldoi honetan.

ZIGOITIA: Festikale

Festikale Landa Inguruneko Arteen VI. Jaialdiak lekua egingo dio kultura garaikideari diziplina anitzeko topaketa batekin: antzerkia, musika, dantza, zinema, arte plastikoak eta askotariko jendearentzako tailerrak. Hemen duzue egitaraua

 

ESKORIATZA: 'Lau eme'

Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan. Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak ematen ari diren arren, erne jarraitu behar delako. Amore eman gabe... Dagoeneko ez dira haien seme-alaben eta familiaren zaintzaile hutsak, apurka haien lana eta baldintzak hobetzen doaz, sufritutako korse eta jantzi deserosoez aske dira orain, gizartearen erabakietan zeresana dute...

Historian zehar emakumeek erabilitako jantziek historiako gertakariak ulertzeko balio dute. Soineko baten luzera bat edo beste izatea edo gerriaren kokapena ez ziren modak besterik gabe, gizartearen bilakaeraren adierazgarri errealak baizik.

Horregatik, jantzietan aurkitu du Haatik Dantza Konpainiak emakumeen borrokaren adierazpide izango den metafora, eta sorkuntza prozesuan kontuan edukiko dugun zutabeetako bat izango da. Ostiralean, hilak 12, gerturatu 22:30ean Eduardo Gorosarri plazara.

  • ZUZENDARIA: Aiert Beobide
  • DANTZARIAK: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Jone Amezaga eta Amaiur Luluaga

PASAIA: Willis Drummond + Liher
Trintxerpeko Gudarien plaza musikaz beteko da larunbatean, hilak 13, 23:30etik aurrera. Bertan, sekulako zuzenekoa eskainiko dute Willis Drummond eta Liher taldeek. Onena? Doan! Ondo pasa!

GETXO: Getxo Magik

Magiaz betetako asteburuaz gozatzeko prest? Hemen duzue Getxoko Magia Jaldiaren egitaraua: 

Uztailak 11 (osteguna)

MAGIPOTEOA (euskaraz / gaztelaniaz)
TOR + TXOBORRO + IMANOL ITUIÑO magoak
• 18:30 - Algorta
• 20:00 - Romo – Las Arenas
Sarrera dohainik

 

Uztailak 12 (ostirala)

HAURRENTZAKO TAILERRAK (gaztelaniaz)
TAYLOR magoa
17:30 – Romo Kultur Etxea
6 urtetik gora (umeak nagusi batek lagunduta etorri behar dira). Sarrera doahinik.

MAGIA TXOKOAK (euskaraz / gaztelaniaz)
IMANOL ITUIÑO + TOR + ALTRIUS magoak
19:00 / 19:30 / 20:00
• Areetako Geltokia plaza
• Santa Eugenia plaza (Romo)
• Gobelondo plaza (Romo)
Sarrera dohainik

 

Uztailak 13 (larunbata)

HAURRENTZAKO TAILERRAK (euskaraz)
TXOBORRO MAGOA
11:00 – Algortako Kultur Etxea
6 urtetik gora (umeak nagusi batek lagunduta etorri behar dira). Sarrera dohainik.

“EL GRAN BRAULIO” (gaztelaniaz)
ADRIÁN CONDE magoa
18:00 – Algortako San Nikolas plaza
Sarrera dohainik.

ESZENAKO GALA HANDIA (euskaraz / gaztelaniaz)
IMANOL ITUIÑO + TOR + TXOBORRO + D’ALBENIZ + DAVID BLANCO + ALTRIUS magoak
20:00 – Muxikebarri (Ereaga aretoa)
Sarrera: 3 € (sarrerak erosi)

 

Uztailak 14 (igandea)

MAGIPOTEOA (euskaraz / gaztelaniaz)
TXOBORRO + TAYLOR magoak
12:30 – Borobila plaza / Tamarindo kalea (Andra Mari)
Sarrera dohainik

HAURRENTZAKO TAILERRAK (gaztelaniaz)
ALTRIUS magoa
17:30 – Andra Mariko frontoia
6 urtetik gora (umeak nagusi batek lagunduta etorri behar dira).

AZTIKERIAK (euskaraz)
TXOBORRO + TOR magoak
19:00 – Andra Mariko frontoia
Sarrera dohainik