Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Erreflexio egunean ondo pasatzeko aukerarik izango duzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1558598308.11/@@download/image/zeplan_home.jpg
2019/05/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Erreflexio egunean ondo pasatzeko aukerarik izango duzu!
Ze plan astebururako?

SARA: Usopop 2019

Iritsi da asteburu handia! Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit arituko dira maiatzaren 25ean eta 26an Lizarrieta lepoan, Saran. Galduko duzu?

GASTEIZ: JABIER MUGURUZA: "LEIHO BAT ZABALIK"

Jabier Muguruzaren disko berria da Leiho bat zabalik, bere hamabosgarrena, eta aldaketa nabarmena dakar, izan ere, ohiko oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (“Carasueño”) ditu ardatz oraingoan. Kontzertua eskainiko du ostegunean. hilak 23, 19:00etan, Falerina lorategian.

DONOSTIA: JABETZA INTELEKTUARI BURUZKO IKASTAROA, AINARA LEGARDON-EN ESKUTIK

Jabetza intelektualaren inguruko zalantzak dituzu? Ainara Legardonek dudak argituko dizkizu. 25 urte baino gehiago daramatza musikagintzan, artista autoekoitzia eta jabetza intelektualean aditua ere bada. Formakuntza arloan eskarmentu haundiko emakumea da; ikertzaile eta dibulgatzaile lanak egiten ditu kultur kudeaketa, egile eskubide eta jabetza intelektualaren inguruan.

Edukiak: Ondorengo gaiak landuko dira, beti ere oinarrizko maila dela kontuan hartuta: Jabetza intelektuala, eremu legala, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa eta egile eskubideak kudeatzeko dauden modelo desberdinak; lizentzia libreak, besteak beste.
Nori zuzendua: Musikagintzan, oro har, diharduten profesionalei: musikariak, interpreteak, musikagileak, manager-ak, diskoetxeak, kultur kudeatzaileak, aretoetako arduradunak, eta abar…

  • Data: Maiatzak 23, osteguna.
  • Lekua: Donostiako Musika eta Dantza Eskola (Atotxa zelaia plaza, 3)
  • Ordua: 16.00-20.00
  • Izen ematea: ruth@musikabulegoa.eus

LEKEITIO: "BIZI(O)LAGUNAK"

Maiatzaren 24an, ostirala, Ikusgarri aretoan, euskarazko bakarrizketa paregabea izango da Nerea Garmendia eta Jose Cruz Gurrutxaga bikotearen eskutik. Ez galdu!

 

IRUÑEA: Iruña Rock 2019

Iruña Rock jaialdiaren antolatzaileek hirugarren edizioan parte hartuko dute taldeetako batzuk iragarri dituzte: Skindred, Turbonegro, Soziedad Alkoholika, La MODA, Zea Mays, La Pegatina, Kaos Urbano, Las Sexpeares...

Jaialdirako sarreren prezioa 47,9 eurokoa da, eta jaialdiaren webgunean (irunarock.com) eta www.navarrarena.com-en eros daitezke.

DONOSTIA: "ARGIAREN HAUTSA"

Ez galdu Vaiven Produkzioen antzezlan berria ostiral eta larunbatean, hilak 24 eta 35, Antozki Zaharrean, 20:00etan.

Milagrosek, bizipoza darion emakumeak, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du, Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da…  Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena…  Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko “beste bizitza hori” jorratzen du. 

  • Egilea: Luis Elizetxea.
  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
  • Antzezleak: Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Ander Iruretagoiena, Ane Salvador.

ZUMAIA: "Gu Agustina!"

Larunbatean, hilak 25, plan ederra duzu Zumaian. Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza. Osagai hauek emakumezko raketisten ibiliak jarriko ditu plazan ‘Gu Agustina’ ikuskizunak Ereintza Dantza Taldearen eskutik.

  • Dantzariak: Ereintza Dantza Taldea
  • Bertsoak: Maddalen Arzallus
  • Bertsolaria: Oihana Iguaran
  • Musikariak: Mikel Oliveri, Andoitz Antzizar, Iñaki Letamendia eta Itziar Etxegia.
  • Koreografia: Jon Maya