Ze plan astebururako?

BASAURI: GHERO. AZKEN EUSKALDUNA
TARTEAN TEATROAk eta Euskaltzaindiak ekoiztua, ez galdu Ghero. Azken Euskalduna antzezlana ostiralean, martxoaren 29an, Basauriko Social antzokian.
ETXEBARRI: Bizkaiko lehen pala egokitutako jardunaldia
Igande honetan, martxoak 31, Bizkaiko lehen pala egokitutako jardunaldia ospatuko da Etxebarriko pilotalekuan. Bertako udalak jarritako interesari eta azken urtean herrialdean adimen urritasuna duten kirolariekin egiten ari den lan eskergari esker, ekimen berri bat da honako hau eta asmoa da, kirolari hauek ere datorren urtean jokatuko den Master Cup EPE irekia txapelketan parte hartu ahal izatea. Momentuz, 3 triangular jokatuko dira aurtengo topaketa honetan eta onenek apirilaren 7an Beasainen jokatuko diren Master Cup txapelketako finalen aurretik erakustaldi partida bat jokatuko dute Beasainen. Gurpildun aulkiko erakustaldi partida bat ere jokatuko da igande honetan Etxabarrin.
LABURBIRA
Martxoaren 18tik apirilaren 17ra, Laburbirak 35 herri bisitatuko ditu, euskarazko zinegintzaren bederatzi dosi txiki eta fresko zabalduz. Lan askoren artean aukeratutako 9 film laburrekin osotutako proiekzioa da publikoari eskaintzen dioguna: euskaraz egina eta esklusiboa. Hauek dira asteburu honetako emanaldiak:
- Martxoak 28, 9:30, Andres Isasi Musika Eskola (Areeta)
- Martxoak 28, 11:30, musika eskola (Sestao)
- Martxoak 28, 18:30, Sandiusterri (Hernani)
- Martxoak 28, 19:00, Villamonteko kultur etxea (Algorta)
- Martxoak 29, 19:00, eskola (Dima)
- Martxoak 29, 19:30, udaletxeko areto nagusia (Areatza)
- Martxoak 29, 20:00, gizarte etxea (Orkoien)
- Martxoak 29, 21:00, Gure Txoko euskal etxea (Valladolid)
- Martxoak 29, 22:00, Baztartxo (Azkoitia)
- Martxoak 31, 15:00, Eskual Etxea (Paris)
- Martxoak 31, 17:00, Zaparen borda (Eraso-Imotz)
kartelera
- Begi ninien koreografia (zuzendaria: Arrate Fernandez Itsaso)
- Shell Phone (zuzendaria: Miren Mujika)
- Ama (zuzendaria: Josu Martinez)
- Zapatak (zuzendaria: Irati Murua)
- June (zuzendaria: Arantza Ibarra)
- Ilunpean (egilea: Lapatx Films)
- Hotzean garbitu (zuzendariak: Maddi Barrenetxea, Marta Teijeira)
- Erroak (zuzendaria: Ane Zuazubiskar Iñarra)
- Handiak eta txikiak (zuzendaria: Laida Ruiz)
OÑATI: BERATU JAIALDIA 2019
Martxoaren 27tik 31era egingo da Oñatin Beratu musika jaialdiaren bigarren edizioa. Musika entzuteko aukeraz gain, musikaren ertz ezberdinak bizitzeko modu berri bat proposatuko da: gertukoa, hurbila.
- Martxoak 27
- 19:00 (Kultur Etxea). "Lou. Dantzan jo ta ke, hankak lehertu nahian" dokumentala
- Martxoak 29
- 19:00 (Kultur Etxea). MUSIK / FEM Leire Palacios + Olatz Salvador
- 22:00 (Antixena Gaztetxea). Ainara LeGardon
- Martxoak 30
- 09:30 - 14:00 (Eliza). Beratu Lab Jardunaldia: Taller de Autogestión Musical (Ainara LeGardon) + Profesional eta Musikarien arteko topaketak + Hitzaldiak (Gernikako Lekuek + Amua)
- 18:00 (San Lorenzo ermita). Juan Valls Trio + Madelaine
- 21:30 (Gaztelekua). Elena Setien + Vulk + Atom Rhumba
- Martxoak 31
- 11:00 (Plaza. Euria egonez gero, Gaztelekua). Beratu Txiki: Trakamatraka
- 12:30 (Lazarraga Lorategia. Euria egonez gero, Gaztelekua). Mohama Saz
- 18:00 (San Martingo Ermita). UsoPop Jaia: Unama + Orbel
SOPELA: 'Zazpi senideko'
Anaitasunarena txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaiguean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazte duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?
Bi aktore, bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.
Ez galdu emanaldia ostiralean, hilak 29, 20:00etan, Kurtzio Kultur Etxean,
DONOSTIA: Maider Zabalegi
Maider Zabalegi Galadardi (Oiartzun, 1976) gipuzkoar abeslaria eta konpositorea da. Hiru disko kaleratu zituzten 2004an eskenatokiei agur esan zioten arte. Hamarkada bat igaro ondoren 2017. urtean bakarrean proiektu berriari ekin zion, “Zuei” izeneko diskoa kaleratuz. Udaberrian aurkeztuko du bere bakarkako bigarren lana: “Bidean”. Zuzenean ikusteko aukera duzue ostiralean, hilak 29, Lugartitz Kultur Etxean, 20:00etan.
LEKEITIO: 'Heriotza bikoitza'
Heriotzari eta bizitzari, bizitzari eta heriotzari edo bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei buruzko hausnarketa da Heriotza bikoitza (Doble malta).
Fikzioak eta errealitateak leku bera partekatzen duten lerro finean dihardute aktore bik, lehenengo pertsonan hitz eginda, mintzaira poetikoa erabilita, absurdoa tarteka eta performatiboa berez. Gorputzak, soinu-giroak eta eta irudiak elkarren gainean jartzen dira, eszena bizitzaren eta heriotzaren puskekin betez.
Zer gertatzen da bizitzaren bidea amaitzen denean? Erantzuna, larunbatean, hilak 30, 22:00etan, Ikusgarri aretoan.
- Konpainia: ZE ONDA Antzerki Taldea
- Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon Ander Alonso
- Dramaturgia: Mikel Zumeta
- Aktoreak: Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy