Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Mozorrotzeko unea iritsi da! Eta zuk, non ospatuko dituzu Inauteriak? Hauek dira astebururako planik onenak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-15/@@download/image/Captura de pantalla 2017-02-23 a las 11.41.11.png
2017/02/23
albiste-laburra
Mozorrotzeko unea iritsi da! Eta zuk, non ospatuko dituzu Inauteriak? Hauek dira astebururako planik onenak!
Ze plan astebururako?

INAUTERIAK: Instagram mozorro lehiaketa GAZTEZULOn!

Euskal Herriko txoko guztietara iritsiko dira Inauteriak gaurtik aurrera! Eta zuk, non ospatuko dituzu? Adi, aurtengo zure mozorroak saria baitu! Gogoratu martxan dela GAZTEZULOk eta WILD TURTLEk antolatzen duten Instagrameko INAUTERIETAKO MOZORRO LEHIAKETA! Jantzi mozorroa eta animatu lehiaketan parte hartzera!

Oinarriak:
@gaztezulo eta @wildturtle.es kontuen jarraitzailea izatea.
@gaztezulo eta @wildturtle.es kontuak argazkian etiketatzea.
#mozorro_lehiaketa traola erabiltzea.

Epea: Martxoak 6

Saria: Wildturtle Eyewear betaurreko zoragarriak!

 

 

GASTEIZ: Chambao eta Inauteri festa [SARRERAK AGORTUTA]

JimmmyJazz aretoak festa polita antolatu du astebururako. Ostiralean CHAMBAOk girotuko du gaua 21:00etatik aurrera, eta larunbatean berriz, DJ LOROren eskutik inauteri festa itzelaz gozatzeko aukera duzu gauerditik aurrera. Sarrera doan da.

 

 

ZARAUTZ: Nazioarteko festa Putzuzulon

Sekulako festa izango da ostegun honetan, hilak 23, Putzuzulo gaztetxean. Alemaniako CULT VALUES, Bartzelonak CHROMA eta Donostiako OLOR taldeek bat egingo dute 21:00etan. Ez galdu!

 

 

BILBO: Txuma hala Amy?

Gustu guztientzako planak antolatu ditu Kafe Antzokiak asteburu honetan. Ostegunean, hilak 23, Txuma Murugarren goiko aretoan izango da, 20:00etan. IZAR & STAR VII: BERTA BITTERSWEET & MISSISSIPPI QUEEN vs. AMY WINEHOUSE sekulako emanaldiaz gozatzeko aukera duzu. Larunbatean, hilak 24, ez galdu ZINEGOAK jaialdiak antolatu duen festa! Eta mozorroa soinean jarri beharko duzu igandean, hilak 25, inauteri festan primeran pasa nahi baduzu.

 

 

GASTEIZ: Carnival Party Helldoradon

Adi Helldorado kulturgunean prestatu duten kartelerari: Piztu Punk + The Ming City Rockers + Eskean Kristö zuzenean ikusteko aukera duzu! 22:00etan hasiko da emanaldia. Hemen informazio guztia.

 

 

BAIGORRI: Petti soilik

Petti & Etxeko Uztaren kontzertu elektrikoen aldean, bestelakoak dira Pettik bakarka eskaintzen dituenak. Gertutasuna eta goxotasuna transmititzen dute. Hala ere, dena ez da gozoa; kantuen hitzetan, badira mina, damua eta amorrua ere. Bere ahotsaren ukenduz sendatuko ditu, ordea, irekitako zauriak. Ez galdu zita ostiralean, hilak 24, Baigorrin (Bixentainia, 21:00etan).

 

 

UZTARITZE: Hartzaro festibala

Jakina da iparraldean mozorroen kontuarekin duten afizioa; Uztaritzen sekulako festa antolatu dute aste osoan zehar, eta hilaren 28a arte, egunero sekulako programa dute zure gozamenerako. Ez galtzeko modukoa da beraz Hartzaro festibala! Ezagutu EGITARAU OSOA.

 

 

EIBAR: Misteriozko jardunaldiak

Inauteriei ukitu misteriotsua eman nahi badiezu, ez galdu Eibarko Misteriozko Jardunaldien lehen edizioa. Nork daki, beharbada OHE (objektu hegalari ezezagun) batzuk ikusteko aukera duzu! Informazio gehigo aurkituko duzu hemen.