Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-13/@@download/image/poe_1484147111.jpg
2017/01/11
berria

Turroi eta polboroi soberakinak gainetik kendunahi? Ez apuntatu gimnasiora! Gure plan sortarekin forman jarri eta primeranpasako duzu!

 

Bilbo: Edgar Alan Poe La Fundicion aretoan

Adimena eragin nahi baduzu, ez galdu AtxTeatroak taularatuko duen Edgar Alan Poeren ‘Bihotz Salataria’ antzezlana.Urtarriak 14, 20:00etan, sarrera 10 eurotan.

 


Tolosa: Zita bikoitza Bonberenean

Indartsu hasi du urtea Bonbereneak; hilak 13eta 14, ostiral eta larunbata, kontzertu bikoitzaz gozatzeko aukera izangoduzu; lehenik Dama eta Hilotz taldeak eta ondoren What a Band eta Pow, Pow,Pows taldeak ariko dira.  Biak 22:30etan, sarrera 8 eurotan.

 


Andoain: Su Ta Gar pasioz

MAITASUNARI PASIOA lan berria zuzeneanaurkezteko Antzokietan 2017 bira bereziari ekingo dio Su Ta Gar taldeak.Andoaingo Bastero Kulturgunean hasiko dute bira; urtarrilak 13a ostirala,21:30etan. Aurresalmentan lortu sarrerak
15 eurotan.

 


Bilbo: Rock gozoa Kafe Antzokian

WAS eta Mourn taldeekin zita duzu Bilboko KafeAntzokian ostiralean, hilak 13, 22:00etan. Sarrerak 15 euro balio baditu ere,aurresalmentan 12 eurotan lortu dezakezu. Ondo pasa!!