Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Danborrak jotzeaz gain, bada zer egin! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-100/@@download/image/tamborrada_destacados_945_.jpg
2019/01/17
berria
Danborrak jotzeaz gain, bada zer egin!
Ze plan astebururako?

DONOSTIA eta AZPEITIA: Bagera!

Badakigu danborrada eta San Sebastian eguna bizi duzuenok ez duzuela besterik buruan asteburu honetarako; gainera, egunak inoiz baino hobeto erori dira! Larunbatean, 0:00etan, azken kanpai hotsarekin batera, hartu beraz danborra eta ekin 24 orduko festari!

BAZTAN: Hilbeltza

Baztango Euskal Nobela Beltzaren Astean bete-beterik sartuak gaude. Adi egitarauari!

Ilbeltzaren 18a, ortziralea ,19:00etan

Elizondo. Arizkunenea kultur etxean.
Zinema eta literatura :
HEMINGWAY ERE BELTZA ZEN
Gontzal Agoterekin

 

Ilbeltzaren 19a, larunbata:

[ 11:00etan]
Elizondo. Arizkunenea kultur etxean.
Mahai ingurua: HIRIA ETA LANDA EREMUAREN TRATAERA NOBELA BELTZETAN
Hizlariak: Itxaro Borda eta Edorta Jimenez.
Moderatzailea : Ana Galarraga.

 [ 14:00etan]
Erratzu. Etxeleberteko elkartean.
Bazkaria ( txartelak eskatu : ilbeltzabaztanen@gmail.com )

 [ 17:00etan]
Erratzu. Etxeleberteko elkartean.
Liburu aurkezpenak :
- Kexko bola batek itoak birikak / Miel A. Elustondo ( Txalaparta - (H)ilbeltza beka )
- Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua / Edorta Jimenez ( Txalaparta )
- Berriro itzuliko balitz / Xabier Etxeberria ( Elkar )

 [ 19:00etan]
Susmagarrien gaua. Erratzun barna.

 

Ilbeltzaren 20a, igandea:

[ 11:00etan]
Arraioz. Plazatik abiatuta.
Itzuli beltza. BELE KAMUTSAK INAUTEETAKO ESKEAN.

 

[ 19:00etan]
Elizondo. Arizkunenea kultur etxean.
Irakurketa girotua: CHANDLERREN ALDE...EDO KONTRA (Jon Alonsoren testuak)
Mairu antzerki taldea eta (H)ilbeltzakideak

 

BILBO: Feroz sariak

Bilbo glamourrez jantziko da larunbatean, bertan eskainiko dituzte eta Feroz sariak. 3.000 pertsonak baino gehiagok osatuko dute publikoa hurrengo larunbatean, urtarrilak 19, Bilbon banatuko dituzten Feroz zinema eta telesailen sarietan, gala lehengoz egongo baita herritarrentzat zabalik.

Halaber, 550 izendatu eta gonbidatu ere bertaratuko dira Bilbora, hala nola Alejandro Amenabar, Jose Coronado, Marisa Paredes, Paco Leon, Inma Cuesta, Najwa Nimri, David Trueba, Barbara Goenaga…

DONOSTIA: The Mersey Beatles: The Beatles Tribute

Erosi sarrera Abbey Road-era bidaia egiteko, eta egin ezazu bat Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band-ekin, Liverpooleko soinua agertoki gainera ekarriko duten The Beatles Tribute taldearekin. Beatlesen abestirik onenak eta garai hartako jantzi eta musika-tresnen erreplikak; ikuskizun honek John, Paul, George eta Ringo musikarien benetako kontzertu baten emozio eta energia guztia islatzen du.